Aniztasuna jardunaldiak Donostian

Aniztasuna jardunaldiak Donostian

Azaroaren 14an eta 15ean, aniztasunaren gaineko jardunaldiak izan dira Donostiako Bulebarrean. 

Jatorri anitz, herri bat dinamikaren baitan, bigarren urtez, Gipuzkoako Foru Aldundiak ANIZTASUNALDIA antolatu du datorren astebururako.

Hik Hasi

ANNA TARDOS (Hungariako Pikler-Loczy institutuko zuzendaria): "Hezkuntza ez da predikatzea; jarrera gizatiar bat da, gauzak nola egin, nola esan, pertsonak nola tratatu... hori guztia zaintzea da hezkuntza"

ANNA TARDOS (Hungariako Pikler-Loczy institutuko zuzendaria): "Hezkuntza ez da predikatzea; jarrera gizatiar bat da, gauzak nola egin, nola esan, pertsonak nola tratatu... hori guztia zaintzea da hezkuntza"

Emmi Pikler pediatra eta pedagogoak (1902-1984) hamarkada luzetan Budapesteko Loczy institutuan egindako lanari jarraipena eman dio Anna Tardos haren alaba eta Haur Psikologian doktoreak. hik hasi-k Budapesten elkarrizketatu du, garai batean umezurtz-etxea izan zen eta gaur egun haur-eskola den eraikinean bertan. Emmi Piklerren lanaz, harek garatutako pedagogiaren oinarriez eta oro har hezkuntzaz aritu da. Timea Juhaszek egin ditu hungarieratik itzulpen-lanak. 

 

5.000 pertsona Ziburuko ikastolaren aldeko manifestazioan

5.000 pertsona Ziburuko ikastolaren aldeko manifestazioan

Ziburuko Herriko Etxeak argindarra eten dio Kaskarotenea ikastolari. Hala ere, ikasleak ikastolara joatean ari dira.

Egoera horren aurrean, manifestazioa deitu zuten azaroaren 8rako, larunbaterako, arratsaldeko 4:00etan Ziburuko pilotalekutik abiatzeko. 5.000 kidetik gorako parte hartzea izan zen. Antolatzaileek balorazioa ezinhobea egin zuten ekitaldiaz.

Kaskarotenea ikastolan ikasten ari dren haurrak omenduak izan ziren manifestazioaren amaieran. 

Hazi Hezi

Xabier Tapia: “Umea ume izateko eskubidea aldarrikatu behar dugu”

Xabier Tapia: “Umea ume izateko  eskubidea aldarrikatu behar dugu”

0-3 urte artean, umeari bere bidea egiten utzi behar zaiola dio psikologoak: mugimendu autonomoa sustatu, grinak bideratzen lagundu, espazioak proposatu, objektuak eskaini... hala sendotuko baitu nortasuna eta bere buruarekiko konfiantza irabazi.

Hik Hasi

Dagoeneko inprentan da azaroko Hik Hasi aldizkaria

Dagoeneko inprentan da azaroko Hik Hasi aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak jorratzen dira Hik Hasi-ren 192. zenbakian:

- Gaia: Arkitekturak pedagogian duen eraginaz, Finlandia eredu hartuta

- Elkarrizketa: Anna Tardos, Hungariako Pikler-Loczy institutuko zuzendaria - "Hezkuntza ez da predikatzea; jarrera gizatiar bat da, gauzak nola egin, nola esan, pertsonak nola tratatu... hori guztia zaintzea da hezkuntza"

- LOMCEri EZ: Mariam Bilbatua, Hezkuntza Zientzietan Doktorea - “Estatuko ikasle guztiek estatuak agindutako edukiak menperatzeko kontrol sistema ezarri nahi du LOMCEk”

- 0-3 formazioa: Alvaro Beñaran psikomotrizista - “Gorputzetik abiatzen gara, eta plazer sentsazioetatik, hezitzailea bere gaitasunak lantzera eramateko”

- Esperientziak: Emozioak Gorputz Hezkuntzan

- Galdeidazue: Zer-nolako garrantzia dauka isiltasunak ikaste-prozesuan? (Virginia Belategi Azpiri)

- Atzeko Atetik: Rebeka Arraras

 

UR TANTA eskolak hezitzaile bat behar du

UR TANTA eskolak hezitzaile bat behar du

Nafarroako Iltzarbe herrian kokatuta dagoen UR TANTA eskolak egun bateko lana eta ordezkapen-lanak egiteko aukera eskaintzen ditu. Eskolak bidalitako informazioa jarraian duzu.