Hazi Hezi

Hamargarren Hazi Hezi

Hamargarren Hazi Hezi

-Gai nagusia: Errespetuzko harremanak familian

-Elkarrizketa: Xabier Tapia psikologoari

 -Astez aste, urtez urte: 

      -Haurdunaldia: Hormonei lanean utziz gero...

      -Lehen urteak: Handia naiz, ez dut behar pixoihala

     -Urte gozoak: Material errealekin jolasean

     -Nerabezaroa: Gatazkak arazo-iturri izan ez daitezen

-Gurasoak mintzo: Ipar Euskal Herrian ezin erditu gorputzari jarraituz

-Aisialdiko hezitzaileak mintzo: Hezkuntza ez-formala, bizitzarako eskola

-Eztabaidagai: Kontziliazioa. Gaur egungo laguntza-sistemak asetzen al ditu familien beharrak?

- Sormena: Manu Muniategiandikoetxea artisari elkarrizketa. "Oso jarrera osasuntsua da sormena, indar handia ematen dizu".

-Kontsultak: Alex Barandiaran, Maite Goñi, Juanjo Quintela eta Iñaki Eizmendi

-Jolasak Xabi Zabalarekin

-Zutabea: Estitxu Fernandez

 

Pikler prestakuntza egin da Berriozarren

Pikler prestakuntza egin da Berriozarren

Euskal Herriko Pikler-Lóczy elkarteak antolatuta, "Umeekin hitz egitea" prestakuntza-saioak egin dira irailaren 19an eta 20an Nafarroako Berriozarren.

Argazkian, Budapesteko Pikler-Lóczy institutuko Timea Jushász eta Éva Kálló eta Euskal Herriko Pikler-Lóczy elkartearen Txusma Azkona.

Hik Hasi

Gorputza tresna pedagogiko gisa

Gorputza tresna pedagogiko gisa

Gorputzari hizkuntza trataera ematen dio Eneko Balerdik, beraz, hizkuntza gaitasun hori egoki garatuz, norbere emozio eta pentsamenduak adierazteko balio duela dio, besteekin harremanetan jartzen laguntzen duela eta hezkuntza testuinguruetan erabilgarri bilaka litekeela Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn.

Hazi Hezi

“Nola lagundu matematiketan, logaritmoak zer diren ez badakit?”

“Nola lagundu matematiketan,  logaritmoak zer diren ez badakit?”

Eskolak agindu baina etxean egin behar dira etxerako lanak, eta sarri gai estresagarri bilakatzen dira familietan. Gurasoek, irakasgaietan sartu gabe, ikasten ikasteko prozesuan lagundu dezakete; eskolek, aldiz, etxerako lanen inguruko diseinu bat eginez eta hori gurasoei komunikatuz lagundu dezakete.

 

Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri

Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri

Abian da atxikimendu kanpaina "Epaiketa gehiagorik ez EGUNKARIAri" lemapean. Irailaren 19an Gipuzkoako epaileek erabaki bat hartu behar dute: EGUNKARIA berriz epaitu ala ez.

Horregatik, irailaren 18an, osteguna, goizeko 11.30ean elkarretaratzea egin da Donostiako epaitegi aurrean.

Hik Hasi

IXABEL MILLET: "Herri mailan euskal mitologiari buruzko dibulgazio-lana egitea falta da"

IXABEL MILLET: "Herri mailan euskal mitologiari buruzko dibulgazio-lana egitea falta da"

Eskoletan euskal mitologia transmititzearen garrantzia azpimarratzen du Milletek, antzinako euskal jendeak mundua ulertzeko beste modu bat eskaintzen baitu: “Euskal mitologia oinordetzan jaso dugun zerbait da eta ezagutu behar dugu, ez haiek bezala bizitzeko, baizik eta eredu eta forma haiek ezagutuz aurrera egin ahal izateko”.