Hik Hasi

WWW.BADOK.INFO euskal kulturaren transmisioa, gozamenetik

WWW.BADOK.INFO euskal kulturaren transmisioa, gozamenetik

Euskal musikagintzaren atariak, musikaren eta teknologia berrien berariazko erakargarritasunagatik potentzialtasun handia dauka ikastetxeetan erabiltzeko, euskal musika ezagutzeko, euskal literatura jorratzeko, euskal kulturaren historian sakontzeko, nahiz giza eta gizarte zientzietarako eta sormen laneta­rako.

Hazi Hezi

Izenak izana dakar?

Izenak izana dakar?

IZENEN BIDEZ HAINBAT BALIO TRANSMITITZEN DIRA, KRISTAUTASUNA EDO EUSKALDUNTASUNA, ADIBIDEZ. BAINA BAITA SEXU ETA GENERO-IDENTITATEARI BURUZKO BALIOAK ERE; IZENAK, GAURKO PRAKTIKAN, NESKAK ETA MUTILAK ERAIKITZEKO TRESNAK BAITIRA.

 

ONGI ETORRI 2014-15 ikasturte berrira

ONGI ETORRI 2014-15 ikasturte berrira

Erronkaz beteriko ikasturtea izango da 2014-15 ikasturtea. Hik Hasin behintzat, bere 20. ikasturtea beteko denez, emankorra izango delakoan gaude. Ikasturte kitzigarria, Hik Hasitar sentitzen garen guztiontzat!

Beraz, oporren ondorengo lasaitasunarekin eta lanerako grinarekin helduko diogu Ikasturte berriari, HEZKUNTZAk erronka ederrak eskainiko baitizkigu.

Kanpoko oztopoen gainetik, ea gure hezkuntza propioa gorpuzten jarraitzen dugun, denok elkarlanean, orain arte bezala.

HIK HASIk onena opa dizue. Zorte on!

 

Ur Tanta eskolak bolondresak behar ditu

Ur Tanta eskolak bolondresak behar ditu

Nafarroako Iltzarbe herrian kokatuta dagoen Ur Tanta eskolako euskarazko hezkuntza proiektuan bolondres parte hartzeko kolaboratzaileak bilatzen ari dira.

Ur Tanta haurren garapen prozesuei modu errespetagarrian erantzuna emateko helburuarekin 2012an jaio zen hezkuntza proiektua da.

Bi hilabeterako konpromisoa eskatzen dute, eskolako beharren arabera berrikusia izan daitekeena.

 

Haziera ekologikoa eta prebentzio psikosoziala masterra

Haziera ekologikoa eta prebentzio psikosoziala masterra

Es.Te.R erakundeak antolatuta, Giza-sistemen ekologia deritzan masterra egingo da 2014-15 ikasturtean Bizkaiko Leioan.

Urrian hasiko den prestakuntzaren informazioa eta izen ematea www.esternet.org helbidean egin liteke. 

Hazi Hezi

AMELIA BARQUIN: "Laborategiko baldintzak beharko genituzke gure semeak eta alabak berdin hezteko"

AMELIA BARQUIN: "Laborategiko baldintzak beharko genituzke gure semeak eta alabak berdin hezteko"

Haurrak normaren barruan egon daitezen gizarteak zer nolako presioa egiten duen kontzientzia hartzea beharrezkoa dela dio Huheziko Kultura Arteko Hezkuntza irakasleak, eta ondoren, diskurtsotik praktikara urratsa egiteko gonbita luzatzen du.