Hik Hasi

"Herri hezitzailea" taldearen agerraldia

"Herri hezitzailea" taldearen agerraldia

Herri Hezitzailea taldeko kideok, hainbat ekimen aurkezteko agertu gara jendaurrean. Izan ere,  herri hezitzaile eta parte-hartzaile baten inguruko hausnarketak, ekimenak eta hainbat praktika egiten ari gara Euskal Herriko zenbait eragile; helburua da haurren eta gaztetxoen, aisialdi parte-hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzea.

Hazi Hezi

“Guk, mundua aldatu nahi baitugu, ahulenekin egingo dugu iraultza, eskutik helduta”

“Guk, mundua aldatu nahi baitugu, ahulenekin egingo dugu iraultza, eskutik helduta”

UMEAREN ASKATASUNETIK ETA HELDUTASUNAREN ABAINTAILEKIN”, GOZAMENETIK ETA EUSKARATIK, GAIRIK ZAILENEKIN BARRE ETA DANTZA EGINARAZTEN 25 URTETIK GORA DAMARATZATE PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSEK.

Euskalgintzatik iritsi ziren pailazogintzara. Ondo pasaraziz, Euskal Herriko etxe gehienetara. Barreak eta hausnarketa ugari zabaldu dituzte, aniztasunaz, euskaraz, hezkuntzaz, sormenaz, askatasunaz... baina letra txikiz, eginez, ekinez, eta batez ere enpatiaz eta naturaltasunez.

Hik Hasi

196. hik hasi argitaratu da

196. hik hasi argitaratu da

-GAIA: GOLDEN 5, ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede.
-Elkarrizketa: XABIER GARAGORRI, hezkuntza aholkularia.
-LOMCE ez! EHn gure hezkuntza eraiki!
-0-3 zikloko hezitzaileen formazioa: Cristina Goñi. Baztango Haur Eskola.
-Esperientziak: Gernikako Allende Salazar guraso eskola.
-Ekarpenak: Euskal Hezkuntzaren Museoa.
-Galdeidazue: Zer-nolako garrantzia dauka bideoaren erabilerak irakasleen prestakuntzarako? ROSELLA SANTAGATA. Kaliforniako unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea.
-Proposamena: "BENGOLA" Natur Energiaren Interpretazio Zentroa.
-Atzeko atetik: BEÑAT GAZTELUMENDI bertsolaria.

 

Auzoko hitzak: erakusketa

Auzoko hitzak: erakusketa

Tabakalerak antolatuta, "Auzoko hitzak: erakusketa" jardunaldiak egingo dira Egia auzoan.

Martxoaren 6tik 17ra hainbat ekitaldi egingo dira. Auzoko hiru ikastetxeekin elkarlanean proiektu pilotua egin da. Egiako Aitor ikastola, Maria Reina eskola eta Mundaiz ikastetxearekin batera garatzen ari diren proiektu pedagogikoak euskara, auzoa eta kultur ekoizpena ditu ardatz.

 

"GAZTEMATIKAri bidea zabaltzen" jardunaldiak

"GAZTEMATIKAri bidea zabaltzen" jardunaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatuta, Gaztematikari bidea zabaltzen jardunaldiak egingo dira martxoaren 16an eta 17an Irungo FICOBA erakustazokan.

Haurren, nerabeen eta gazteen sustapenaren gainean ari diren profesionalentzat eta eragileentzat dago antolatua.

Informazioa eta izen-ematea:

http://gaztematika.gipuzkoangazte.eus/eu/jardunaldia

 

"Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara" manifestazioa

"Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara" manifestazioa

Otsailaren 28an arratsaldeko 17:30ean Donostiako Gipuzkoa Plazatik abiatuta, Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara manifestaziora deitu du Euskararen KONTSEILUAk.