Haurreskolak Partzuergoaren IV. jardunaldi pedagogikoa

Haurreskolak Partzuergoaren IV. jardunaldi pedagogikoa

Haurreskolak Partzuergoak antolatuta, IV. jardunaldi pedagogikoak egin dira apirilaren 18an Eibarren, Pikler pedagogiaren oinarrizko planteamenduak izenpean.

Jende ugarik hartu du parte jardunaldian.

Hik Hasi

197. hik hasi aldizkaria etxerako bidean

197. hik hasi aldizkaria etxerako bidean

IKASKIDE proiektua da 197. hik hasi aldizkarian landu den gaia. Ikastaldeak elkarrekin lana egitea hartzen da oinarria, gaitasunak lantzen joateko.

Euskal Herrian hitzaldiak eskaintzen aritu den NOEMI BENEITO argentinarra da elkarrizketatua.

Reggio Emilian 0-6 urte bitartean egin baldin badute lan duela bost urte arte, orain Lehen Hezkuntzarako jauzia egin dute, hau da, 6-11 urte bitartekoekin ari dira.

Diwan Bretainiako eskolak eta eTwining plataforma digitala ekarpenetan.

Iñaki Eizmendi ikas-taldeen taldekatzeaz ari da.

Anabel Arraiza aktoreak "Atzeko atetik" atalean bere hausnarketa egiten du.

 

Profesionalentzako jardunaldiak 2016 Gunean

Profesionalentzako jardunaldiak 2016 Gunean

Jardunaldiak artista eta konpainia, kultura kudeatzaile, eta irakasle eta gizarte mailan lan egiten duten agenteei zuzenduta daude.

 Eta, zergatik zuek? Uste baitugu zuen esku dagoela sorkuntza artistikoak egiteko moduak eraldatzea. 

Hik Hasi

Xabier Garagorri: "Hezkuntzaren zentzuaz eta zergatiaz ondo jabetuta dauden irakasleak behar ditugu"

Xabier Garagorri: "Hezkuntzaren zentzuaz eta zergatiaz ondo jabetuta dauden irakasleak behar ditugu"

Bizitza osoa darama Xabier Garagorrik (Andoain, 1944) hezkuntza munduari estuki lotuta. 1977an Durangoko ikastolaren zuzendaritza hartu zuenetik, pedagogiaren arloari loturiko ardura postu ugari izan ditu Ikastolen Elkartean, EHUn nahiz Eusko Jaurlaritzan. Heziberri 2020 egitasmoaren behin betiko curriculum dekretuak ondu ostean, eranskinak prestatzen ari da uneotan. 
Euskal curriculumarekin hasitako bideari jarraituz, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza du xede, bi berrikuntza nagusirekin oraingoan: metodologiari dagokionez, gaitasunak praktikan jartzeko integrazio-egoerak sortzea; eta ebaluazioari dagokionez, ohikoak diren matematika, hizkuntzen ulermena edota zientziak ebaluatzeaz gainera, diziplina baitako oinarrizko konpetentzia espezifiko guztiak eta oinarrizko zehar-konpetentziak ere —ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, norbera izaten ikastea, eta egiten eta ekiten ikastea— ebaluatzea.

Hik Hasi

Leo Pahkin FINLANDIAko hezkuntza nazionaleko aholkularia DONOSTIAn

Leo Pahkin FINLANDIAko hezkuntza nazionaleko aholkularia DONOSTIAn

Hik Hasiren 20. ikasturtea ospatzeko, hain eredugarri den Finlandiako hezkuntza ezagutarazteko, Finlandiako Hezkuntza Nazionaleko aholkulari den LEO PAHKIN izango da Donostian apirilaren 24an eta 25ean.

Berarekin batera, Kataluniako El Martinet eskola berritzailea eta Euskal Herriko hainbat esperientzia aurkeztuko dira.

Izena emateko epea apirilaren 17an amaitzen da.

Hik Hasi

Golden 5 egitasmoa: ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede

Golden 5 egitasmoa: ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede

Europako herrialdeetan hezkuntzaren arloan dauden beharrei, eta bereziki, Bigarren Hezkuntzako ikasleek dituzten premiei erantzuteko jarri zen martxan Golden 5 programa 2004an. Ikasgeletako dibertsitatea egoki kudeatzea da proiektuaren egiteko nagusia. Ikasle bakoitzaren 
ahalmenak bere gorenera eramatea du helburu eta, horretarako, ikaslearen gaineko begirada baikorrean oinarritzen da, alderdi positiboetan fokua jartzeak motibazioa handitzen duelako, eta motibazioak, era berean, ikaslearen eraginkortasuna.
Euskal Herrira orain dela hiru ikasturte heldu zen Golden 5 programa, Berritzeguneetatik bideratuta, Maria Jose Leraren laguntzarekin. Uneotan guztira 86 ikastetxe ari dira parte hartzen egitasmoan.