Profesionalentzako jardunaldiak 2016 Gunean

2015-04-13

Jardunaldiak artista eta konpainia, kultura kudeatzaile, eta irakasle eta gizarte mailan lan egiten duten agenteei zuzenduta daude.

 Eta, zergatik zuek? Uste baitugu zuen esku dagoela sorkuntza artistikoak egiteko moduak eraldatzea. 

 
 
Profesionalentzako jardunaldiak 2016 Gunean

Bi egunetan zehar, zuzenean eta bere arduradunen ahotan, Euskal Herriko eta nazioarte mailako zenbait esperientzia inspiratzaile ezagutuko ditugu. Egonaldi formula ezberdinak, sorkuntza prozesuen inguruan mediazio jarduerak, edota hezkuntza eta curriculumarekin lotutako proiektu artistikoak ezagutzeko aukera izango dugu. Horietan, artistek, ikastetxeek eta/edo herritarrek, eta espazio eszenikoen kudeatzaileek harremanetan jartzeko modu berriak bilatu dituzte, euren eguneroko jarduna aberastuz eta izugarrizko ahalmena duten programak eraikita. 

Ikusiko dugu ez dagoela formula magiko bakarra, bakoitzak berariazko inguruabar batera erantzuten baitio. Baina esperientzia hauek inguruko eragileekin programa propioak diseinatzeko oinarri gisa balio izatea nahi dugu.