"Mugimendua bizi" hitzaldia

"Mugimendua bizi" hitzaldia

Maiatzaren 23an, goizeko 11:00etan "Mugimendua bizi. Gorputz autonomia jolas- eta epairik gabeko-guneetan" hitzaldia (gaztelaniaz) eskainiko du Benjamin Barandalla irakasleak Donostiako Kaxilda liburutegi-kafetegian.

Informazio gehiago: www.baleube.com helbidean

 

CAF-Elhuyar sariak banatu dira

CAF-Elhuyar sariak banatu dira

Gorka Azkune, Ostaizka Aizpurua eta Estitxu Villamor ikertzaileak eta Amaia Portugal kazetaria izan dira sarituak. Elhuyarren Merezimendu Saria, berriz, Julian Bereziartua medikuak jaso du.

Hik Hasi

Guztiontzako eskola, guztiontzako herria

Guztiontzako eskola, guztiontzako herria

550 pertsona inguruk hartu dute parte Hik Hasi-ren 20. urteurrena dela-eta, apirilaren 24an eta 25ean Donostiako Kusaalen egin ziren "II. Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan. Aniztasuna izan da jardunaldia lotu duen hari-muturretako bat: alde batetik, haur guztiak barne hartuko dituen ­eskolak eta herriak izan beharko lituzketen ezaugarriak bistaratu dira; eta bestetik, haurra bere osotasunean hauteman eta garatzeko bidea irekiko dion ingurunearen gakoak plazaratu. Hala, Finlandiako, Kataluniako nahiz Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan da.
 
Bestalde, duela bi urte Francesco Tonucci pedagogo eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako bideari jarraipena eman nahi izan zaio jardunaldiarekin. Hala, haur eta nerabeen aisialdi parte-hartzailea sustatzeko bost liburuxka argitaratu dira eta herri hezitzaileen sarea sortu eta ezagutarazi da. 

 

Azkoitiko BIZILORE eskola librean lan egiteko bidelagun bat behar da

Azkoitiko BIZILORE eskola librean lan egiteko bidelagun bat behar da

Bizilore Azkoitian sortu berri den eskola librea da, eta han lan egiteko bidelagun bila dabiltza.

Bidelagun izateko hainbat arlo baloratuko dira.

Izena emateko epea, maiatzaren 17ra arte. Helbidea: bizilorefamiliaelkartea@yahoo.es

 

Herri Urrats 2015, Senperen

Herri Urrats 2015, Senperen

Ohi den bezala, aurten ere, Senpereko lakuaren inguruan ospatu da Herri Urrats 2015. Jende andanak hartu du parte, giro eder ederrean.

 

"Planto 3. mailako azterketari" agerraldia

"Planto 3. mailako azterketari" agerraldia

Hezkuntza Plataformen TOPAGUNEAk deituta, maiatzaren 9an, goizeko 11:15ean, Durangoko Platerunean "Planto 3. mailako azterketari" agerraldia egin da, eta, Herrialde Katalanetako Eskola Intsumituen sarekoekin solasaldia egin da.

Horrez gain, Lezon eta Hernanin mobilizazio eta aldarrikapen festa herrikoiak egin dira.

Bestalde, EHIGE ikasleen gurasoen elkarteak eta SAREAN Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteak LOMCEren aplikazioaren aurka eta LHko 3. mailan egin nahi diren azterketen aurka agertu dira.