XVI. Hik Hasi Udako Topaketak

XVI. Hik Hasi Udako Topaketak

47 ikastaro eskainiko dira aurtengo Hik Hasi Udako Topaketetan: 31 Donostian eta 16 Leioan. Izan ere, aurten, hainbat hezitzaileren eskaerei erantzunez, Bizkaian, EHUko Leioako Irakasle Eskolan ere eskainiko dira.

Udako Topaketak EHUren Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailarekin batera antolatu baditu Hik Hasik orain arte, aurtengoan, EHUren Leioako Irakasle Eskola gehitu zaio.

Hik Hasi

ROSA SENSAT ELKARTEA, mende erdia hezkuntza iraultzen

ROSA SENSAT ELKARTEA, mende erdia hezkuntza iraultzen

Espainiako diktadurak behartuta, klandestinitatean hasi zen lanean Kataluniako Rosa Sensat elkartea, 1965ean, helburu argi batekin: hezkuntza-sistema berritzea, edo are gehiago, iraultzea. Hain zuzen, irakasleen formazioa izan zen beraien lehen zeregina, “irakasle-eskola faxistetan ikasitakoa ahazteko.” 
 
Ordutik “berrikuntza pedagogikoa” eragiteko jarraitu dute lanean, eta, horretarako, formazioa izan da gerora ere beraien ardatzetako bat; horren adibide dira urtero antolatzen dituzten Udako Topaketa mamitsuak. Horrez gain, hainbat aldizkari pedagogiko argitaratzen dute, Kataluniatik hasi eta Hego Amerikaraino. Mila bazkide eta 500 boluntario baino gehiago ditu elkarteak egun. 50. urteurrenaren harira, Rosa Sensat elkarteak Bartzelonan duen egoitza bisitatu du Hik Hasik.

Hazi Hezi

Zaintzari buruz erabaki behar dugu

Zaintzari buruz erabaki behar dugu

Zaintza erdigunean jarri behar dugula entzuten dudanean, ez nago beti ados, baina bat nator, adibidez, Mari Luz Estebanek esaten duenean. Izan ere, askoz hobea irudi-tzen zait zaintza jartzea eztabaidaren erdigunean, eta ez amatasuna, batik bat generoa eta klase soziala kontuan hartzen baditugu.

Aldiz, harritu egiten naiz hitz potolo batzuk entzuten ditudanean: esate baterako, zaintza erdigunean jartzeak kapitalismoa suntsituko lukeela. Esaldi horrek esan nahi badu amak enplegua uzten duela (edo ez duela bilatzen jarraitzen), bere zeregin nagusia umeak zain-tzea eta etxeko lanak egitea dela, eta, bitartean, bikotekideak enplegatuta jarraitzen duela, ez diot kapitalismoa suntsitzearen itxura handirik hartzen. Izan ere, kapitalismoa hasiera-hasieratik oinarritu da generoaren araberako lanaren banaketan: emakumeek zaintza eta eremu pribatuko mantentze-lanak, eta, gizonek, enplegua.  

 

Hik Hasi

LEO PAHKIN: “Eskolek izugarrizko askatasuna dute Finlandian; eskolaren gain uzten dugu erabakitzeko eta ekiteko ahalmen guztia"

LEO PAHKIN: “Eskolek izugarrizko askatasuna dute Finlandian; eskolaren gain uzten dugu erabakitzeko eta ekiteko ahalmen guztia"

Hik Hasi-k antolatutako  "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan parte hartu zuen 
Leo Pahkin Finlandiako Hezkuntza Nazionaleko aholkulariak (Juuka, Finlandia, 1966), Finlandiako hezkuntza-sistema azaltzeko. Gertuko kudeaketa, eskolen autonomia, irakasleen prestakuntza altua eta ikasle zein gurasoek profesionalengan jartzen duten konfiantza dira, besteak beste, hango ereduaren arrakastarako giltza. Baina bada, sistemari sostengua ematen dion beste gako bat ere: adostasun politiko erabatekoa dute; "bakoitzaren ideologiaren gainetik, alderdi politiko guztiek garbi daukate Finlandiak aurrera egiteko ezinbestekoa duela hezkuntza-sistema kalitatezkoa izatea".

 

Hainbat ikastarotan izena emateko aukera

Hainbat ikastarotan izena emateko aukera

Hik Hasiren XVI. Udako Topaketetan izena emateko epea amaitu bada ere, hainbat ikastarotan bada oraindik tokia.
DONOSTIAN: “Pikler-Loczy: haurra ukitzen dugunean”, “NIK irakastetik BERAK ikastera”, “Gizarte zientziak lantegia”, “Nerabeak eta hezkidetza”, “Haurrentzako masajea”, “Pentsamendu autonomoa eta sortzailea komunikazio enpatikoan”, “Alfabetomotrizitatea”, "Musikaren bizipena eta erabilera Haur Hezkuntzan" “KAMISHIBAI tailerra”, “Eskola emozionala”, eta “Hezkuntza proiektuak sortzen”, .
LEIOAN: “Haur Hezkuntzako psikomotrizitate praktika”, “Nola saihestu eta kudeatu eguneroko gatazkak”, “Entrenamentu mentalaz eta ametsak aztertuz, zoriontsu”, eta “Yoga eta kontzentrazio teknikak eskolan”.

Informazioa eta izena emateko aukera: www.hikhasi.eus 

 

ICOT 2015 Bilbon

ICOT 2015 Bilbon

Ekainaren 25etik uztailaren 3ra bitartean "ICOT International Conference On Thinking" egingo da Bilboko Euskalduna jauregian.

Mundu zabaleko hezkuntza, kirola, enpresa eta arte esparruetako hainbat adituk parte hartuko du.

Informazioa eta izena ematea: www.icot2015.com