Hik Hasi

JAVIER ONRUBIA: "Aniztasunaren kudeaketa ez da irakasleok ditugun egitekoen artean ekintza bat gehiago, hezkuntza-diseinu egoki baterako abiapuntua baizik"

JAVIER ONRUBIA: "Aniztasunaren kudeaketa ez da irakasleok ditugun egitekoen artean  ekintza bat gehiago, hezkuntza-diseinu egoki baterako abiapuntua baizik"

Ikastolen Elkartearen XXII. Jardunaldi Pedagogikoetan hartu zuen parte Javier Onrubia Goñi Bartzelonako Unibertsitateko Katedradunak Psikologia Ebolutiboan eta Hezkuntzan. "Aniztasunari eta eskola praktikaren hobekuntzari erantzuten" izeneko hitzaldia eman zuen 
eta ‘hik hasi’-k aukera hori baliatu zuen aniztasunaren kudeaketaren gainean aditua elkarrizketatzeko. Bere esanetan, hezkuntzak pertsona ingurune konplexuetan funtzionatzeko hezi behar badu, ez dauka zentzurik pertsona batzuek ikasteko balio dutela eta beste batzuek ez dutela balio pentsatzeak: "Ulertu behar dugu guztiok laguntza mota diferenteak behar ditugula ikaskuntza-prozesuko ibilbidea egiteko".

Hazi Hezi

Pedagogia aktiboa jaiotzatik

Pedagogia aktiboa jaiotzatik

Haurraren ongizatea bermatzeko eta bere gaitasun guztiak gara ditzan bidea irekitzeko, lau printzipio nagusi izan behar dira kontuan Montse Fabres hezitzailearen ustez: jarduera autonomo espontaneoa, harreman pertsonal egonkorrak, norberaren eta ingurunearen gaineko kontzientzia, eta ongizate fisikoa.

 

Datorren ikasturterako, estatu mailako azterketak iragarri dira LHko 6. mailan.

Datorren ikasturterako, estatu mailako azterketak iragarri dira LHko 6. mailan.

Hainbat herritan, "Denok gara 3. malia" mobilizazioak egin dira Lehen Hezkuntzako 3. mailan planteatu diren azterketen aurrean.

Datorren urteko udaberrirako, berriz, estatu mailako azterketak iragarri dira LHko 6. mailan. Gainera, Lehen Hezkuntza amaierako azterketen emaitzekin eskolak sailkatuko dira, ranking baten arabera. Gurasoek eskolen emaitzak jakiteko eskubidea dutela argudiatu du Wert ministroak.

 

"Monseur Lazhar" hezkuntza bideo-foruma

"Monseur Lazhar" hezkuntza bideo-foruma

Maiatzaren 26an, 19.00etan, hezkuntza bideo-foruma egingo da Donostiako Kaxildan, MONSIEUR LAZHAR filma ardatz hartuta..

Irakasle etorkina, doluan dagoen klase baten aurrean, literaturako klasikoak eskutan, ohikoa ez den irakaskuntza eredua aurrerakoia den ikastetxe batean...

Zer da alternatiboa dena?

 

Medikuntza graduazio ekitaldian euskaraz

Medikuntza graduazio ekitaldian euskaraz

Mediku graduazio ekitaldian egindako adierazpenak oso interesgarriak izan ziren. Ikusteko eta entzuteko modukoak dira. Ea dagokionak kontuan hartzen dituen eta behar diren neurriak hartzen diren.

Hazi Hezi

“Erditzean gorputzak berak eskatzen du mugimendua eta posizio askea”

“Erditzean gorputzak berak eskatzen du mugimendua eta posizio askea”

Mugimenduak mesede egiten dio erditzeari, uzkurduren min sentsazioa apaltzen laguntzen duelako batetik, eta, bestetik egozpen fasean haurrari bidea errazago egitea ahalbidetu diezaiokeelako. Pelbia askeen uzten duten mugimenduak dira, oro har, mesede handiena egiten diotenak haurdunari, baina norbere gorputzak eta minak berak esango dio andre bakoitzari nola mugitu. Pelbiaren mugimendua hain garrantzitsua izanik, haurdunaldian umetokiaren kabi eta erditzean jaiotzeko pasabide den hezurdura hori ezagutarazi digute Itsaso Ugartemendia eta Alazne Apalantza haurdunaldian eta erditze ostean espezialdutako fisioterapeutek.