Hezkuntza Plataformen Topagunearen oharra

Hezkuntza Plataformen Topagunearen oharra

Hezkuntza Plataformen Topaguneak Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari LOMCEren aplikazioa bertan behera uztea eskatzen die.

Hik Hasi

David Alvear eta Pello Urkidi: “Nerbio-sistemak badaki emozioak nola autoerregulatu, zauri bat egitean gorputzak autoerregulatzen duen moduan; ez diogu aukerarik ematen, ordea"

David Alvear eta Pello Urkidi: “Nerbio-sistemak badaki emozioak  nola autoerregulatu, zauri bat egitean gorputzak autoerregulatzen duen moduan;  ez diogu aukerarik ematen, ordea"

Urkidi eta Alvear irakasleak dira, eta irakasleei aplikaturiko Mindfulness teknikak irakatsiko dituzte.
Izan ere lagungarria da irakasleen estresa murrizteko, baita ikasgelan taldea egoki kudeatzeko ere. 

Hazi Hezi

Episiotomiarik gabe, hobe

Episiotomiarik gabe, hobe

Duela gutxira arte lehenerdi guztiei episiotomia egiten zitzaien, haurraren jaiotza errazten zuela uste zelako. Azken urteotako ikerketek, ordea, erakutsi dute ez dela beharrezkoa, eta aitzitik, kaltegarria ere izan daitekeela.

 

Hizkuntza aniztasunaren hitzordua EHUren Uda Ikastaroetan

Hizkuntza aniztasunaren hitzordua EHUren Uda Ikastaroetan

Datorren irailaren 1ean eta 2an ospatuko da EHUren Uda Ikastaroen M3 mintegia. Euskara Sustatzeko zuzendari Jokin Azkueren eta Soziolinguistika Klusterreko Belen Urangaren zuzendaritzapean, mintegiak Koldo Mitxelena eta Ramón Piñeiro izango ditu protagonista.

Informazio osoa: http://www.ehu.eus/cursosverano

Hazi Hezi

Kalean da 13. Hazi Hezi aldizkaria ere

Kalean da 13. Hazi Hezi aldizkaria ere

- Gaia: psikomotrizitatea

- Elkarrizketa: Mariaje Sarrionandia (pediatra)

- Kontsultak: nutrizioa, psikopedagogia, osteopatia

- Astez aste, urtez urte: episiotomia, autoestimua, elkarrekin irakurtzea eta gatazkak 

- Jakintza ikastolako gurasoak mintzo: "LOMCEri planto"

- Eztabaidagai: UDALEKUAK, "praktikoak" akaso bai, baina egokiak?

- Hala bazan, ez bazan: Gotzon Barandiaran

- Sormena: Joseba Tapiari elkarrizketa

- Iritzia: Karolina Sainz de Bikuña 

 

Uztailaren 6an, astelehenean, HIK HASI Udako Topaketak LEIOAn

Uztailaren 6an, astelehenean, HIK HASI Udako Topaketak LEIOAn

Donostiako Topaketek utzitako zapore ederra dastatuz LEIOAn egingo da formazioaren jarraipena.

Uztailaren 6an, 7an eta 8an, 9:00etatik 14:00etara hainbat ikastaro egingo dira LEIOAko EHUko Irakasle Eskolan.

Karpeten eta materialen banaketa 8:45ean egingo da, Irakasle Eskolako sarreran.