Hizkuntza aniztasunaren hitzordua EHUren Uda Ikastaroetan

2015-07-26

Datorren irailaren 1ean eta 2an ospatuko da EHUren Uda Ikastaroen M3 mintegia. Euskara Sustatzeko zuzendari Jokin Azkueren eta Soziolinguistika Klusterreko Belen Urangaren zuzendaritzapean, mintegiak Koldo Mitxelena eta Ramón Piñeiro izango ditu protagonista.

Informazio osoa: http://www.ehu.eus/cursosverano

 
 
Hizkuntza aniztasunaren hitzordua EHUren Uda Ikastaroetan

Antolatzaileak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, HABE, Galiziako Xunta, Consello Da Cultura Galega eta Ramón Piñeiro Zentroa dira. Mintegia bera Donostiako Miramar Jauregian ospatuko da eta matrikularen prezioa 68 eurokoa izango da.