Baliabide Pedagogikoen GIDA argitaratu berri da

Baliabide Pedagogikoen GIDA argitaratu berri da

Hik Hasik bi uretik behin argitaratzen duen GIDA kalean da, dagoeneko. Oraingoa, 10. Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida da.

Hik Hasik euskal eguneroko lana aberasteko eta hornitzeko ahaleginean, Euskal Herrian dauden hamaika ikuskizun, ekintza, ibilbide, aztarna eta proposamen jaso ditu irakaskuntza lanerako interesgarri eta baliagarri gerta dakizkizun.

Hik Hasi

NEREA REDONDO: "Norberaren esku dago ilusioz bizitzea"

NEREA REDONDO: "Norberaren esku dago ilusioz bizitzea"

Motibatzeko era eta ideia desberdinak ezagutu eta praktikara eramateko aukera ematen du Nerea Redondo coach-ak ematen duen “Ilusioa mantenduz, motibatu!” ikastaroak. Motibazioa barne indarra da, zerbait egin eta lortzeko gogoa. Eta hori, adituaren esanetan, ikasi egin daiteke: “Bakoitzak bere burua ezaugutuz eta modu iraunkorrean praktikatuz eta praktikatuz”.

 

"Pedagogia Sistemikoa" 2015-2016 masterra euskaraz

"Pedagogia Sistemikoa" 2015-2016 masterra euskaraz

Itziar Aguirre Arrindak zuzenduta, 2015-2016 ikasturtean Pedagogia Sistemikoaren printzipio teorikoak eta gatazken konponbiderako teknika aplikatuak masterra eskainiko da.

 

"Eskolatik, haurraren prozesua laguntzen" sentsibilizazio tailerra

"Eskolatik, haurraren prozesua laguntzen" sentsibilizazio tailerra

Ur Tanta eskolak antolatuta, irailaren 5ean 10:00etatik 14:00etara, "Eskolatik, haurraren prozesua laguntzen" sentsibilizazio tailerra izango da Iltzarben (Nafarroa).

Informazioa eta izena ematea: urtantaeskola@hotmail.com helbidean eta 685 796 578 telefono zenbakian.

 

"Pedagogia Sistemikoa" formazioa

"Pedagogia Sistemikoa" formazioa

Iñaki Arana sistemak antolatuta, "Pedagogia Sistemikoa" formazioa egingo da Bergaran 2016. eta 2017. urteetan.

Informazio gehiago iarana@iaranasistemak.com helbidean eta 606 121 431 telefono zenbakian.

Hazi Hezi

MARIAJE SARRIONANDIA: "Ezinbestekoa da gurasoekin konfiantzazko harremana sortzea"

MARIAJE SARRIONANDIA: "Ezinbestekoa da gurasoekin konfiantzazko harremana sortzea"

26 urte daramatza pediatra gisa lanean, horietatik 25 Abadiñoko osasun-zentroan. Gaitz infekzioso larrienak ia desagertuta, gaur egun bere ogibidean prebentzioak eta zaintzak hartu duen lekua nabarmendu du, eta umearen garapenarekin eta autonomiarekin loturiko lanaren inportantzia azpimarratzen du.