Bikien gurasoen elkarteratzea

2014-03-17

Apirilaren 5ean, larunbata, Beasaingo TTiKLiK! elkargunean bikien gurasoak direnen elkarteratzea egingo da.

Informazio osoa: www.ttiklik.com helbidean.

 
 
Bikien gurasoen elkarteratzea
Elkartzea librea izango da eta denen arteko esperientziak elkarbanatzea da helburua:
 
·         Edoskitzean izan dituzuen arazo eta zalantzak
·         Lo egiterakoan
·         Besotan hartzea
·         Bat bestea baino gehiago mimatzea
·         Bien (edo hiruen) artean dauden desberdintasunak
·         Eguneroko bizitzan sortzen zaizkizuen gatazka eta zalantzak…
·         
 
Adin guztietako haurren gurasoak biltzea da helburua, esperientziak kontatuz eta bata besteari laguntzea.
 
Ekitaldia aurrera ateratzeko, zein joango den jakin nahi dute, espazioa mugatua da eta zenbat izango diren jakitearren.
 
Joateko asmoa dutenek, info@ttiklik.com helbidera idaztea komeni da, antolaketa ondo egin ahal izateko.
 
Eguna: apirilak 5
Ordua: 11:00-13:00
Non: TTiKLiK!ELKARGUNEA, Zelaeta Berri Plaza 3. Beasain