Hik Hasi

GURAIZEEN LEZIOA. Murrizketen eta erreformen ikasturtea

GURAIZEEN LEZIOA. Murrizketen eta erreformen ikasturtea

Murrizketen ikasturtea izango da irailarekin hasi berri den hau Euskal Herriko ikastetxe askotan. Baina baita aldaketena ere. Batetik, Espainiako eta Frantziako ­Gobernuak euren hezkuntza ­sistemak ­aldatzeko erreformak prestatzen ari direlako, Ipar zein Hegoaldeko ikastetxeei norabide zeharo desberdinean eragingo ­dieten erreformak, bidenabar ­esanda. Eta, bestetik, ­antolaketa ­politikoa aldatu litekeelako datozen hilabeteetan: hauteskundeak izango dira hilabete ­honetan EAEn; 2013ko udaberrira aurreratu litezke ­Nafarroakoak, eta  inoiz baino ­eskumen handiagoak ­izan ditzake Iparraldeak abiatu ­berri den ­Lurralde Elkargoa osatuko balitz. 

 

171. hik hasi aldizkaria

171. hik hasi aldizkaria

Udako etenaren ondoren, argia ikusi du 2012-13 ikasturteko lehenengo hik hasi aldizkariak, hainbat berrikuntza eginda. Horien artean, eta parte hartzeari garrantzia berezia eman nahian, PARTAIDETZA atala ageri du.

Hazi Hezi

Edoskitzea (2): "Babesa eta informazioa, amari laguntzeko tresna onenak"

Edoskitzea (2): "Babesa eta informazioa, amari laguntzeko tresna onenak"

Unerik zailenetan, antzeko egoeran dauden emakumeen babesa oso lagungarri jotzen dute eradoskitzean zailtasunak dituzten amek. Esperientziak ezagutu eta informazioa elkartrukatzeko, gero eta ohikoagoa da edoskitzen ari diren amak elkartzea, dela osasun zentro bateko bileran, Esnearen Ligan, edo euren artean antolaturiko taldetxoetan, beti ere konfiantza giroan eta inor ez epaitzeko filosofiarekin. Amak eta gurasoek segurtasuna eta autonomia eskuratzea izan ohi da talde hauen helburua,  eta gomendio bat egiten diote edoskitzeagatik egoera zailean dagoen amari: “Familia edo lagun artean, Esnearen Ligan edo osasun zentroan, eskatu laguntza edoskitzea uzteko erabakia hartu aurretik”. 

Hik Hasi

Atera al diezaiokegu etekinik publizitate-kanpaina bati, ikuspegi hezitzaile batetik? Nerea Garmendia. Publizista eta sortzailea

Atera al diezaiokegu etekinik publizitate-kanpaina bati, ikuspegi hezitzaile batetik? Nerea Garmendia. Publizista eta sortzailea

“Etekina” hitza da gakoa publizitate-kanpaina guztietan, edo, beste modu batean esanda, publizitate guztia ­“etekina” lortzera bideratzen da.
Gertatzen dena, ordea, zera da: jasotzen dugun publizitatearen ehuneko handiena (ia guztia) publizitate komertziala da, eta oso ehuneko txikia da publizitate berriemailea edo soziala. Horren ondorioz, publizitate hitza mezu “komertzial-kontsumista” batekin lotzen dugu.

 

2. HAZI HEZI kalean da.

2. HAZI HEZI kalean da.

hik hasik 2. Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkaria argitaratu berri du. Liburudendetan salgai dago. Eta, etxean jasotzeko, urteko harpidetza 20 euroren truke egin liteke www.hikhasi.eus helbidean.