Hazi Hezi

EGOKITZAPENA: aldapa gora samurragoa izan dadin

EGOKITZAPENA: aldapa gora samurragoa izan dadin

Gaitza eta gogorra izan ohi da haur txikiak eskolan hasten direneko unea. Iruñeko Txantrea auzoko Egunsenti eta Izartegi udal haur eskoletako guraso eta hezitzaileekin elkartu gara pendiz malkartsua apur bat leuntzeko gomendio bila. Haien arabera, gurasoekiko banaketa umearentzat, familiarentzat eta hezitzaileentzat ahalik eta egokiena eta gozoena izan dadin, moldaketa-aldia lasaitasunez, konfiantzaz eta gardentasunez egitea da gakoa. 

 

Laura Gutman Donostian izango da urrian

Laura Gutman Donostian  izango da urrian

Amatasunaz, hazieraz eta familia loturen inguruan mundu mailako aditua den psikopedagogo argentinarra Donostian izango da urriaren 1ean eta 2an, MeitaiMaitiek gonbidaturik. Ama, aita, irakasle, hezitzaile, bitartekari, mediku, psikologo, emagin, doula, erizain edota publiko zabalari zuzenduriko hitzaldiak eskaindiko ditu bi egun horietan. 

 

Urtxintxako ikastaroen eskaintza

Urtxintxako ikastaroen eskaintza

2012-13 ikasturterako Bizkaiko Urtxintxa eskolak eskaintza zabala egin du. Parte hartu nahi duenak aukera badu, informazioa hango web gunean jasota.

 

Debekatutako hezkuntza FILMA

Debekatutako hezkuntza FILMA

Hainbat lurraldetatik, batzuk Atlantikoaren beste aldekoak izaki, iritsi da Hik Hasira "La educación prohibida" filma. Sortu duen interesagatik, denon eskura jartzea erabaki dugu. Patxadaz ikusi, hausnarketarako arlo asko jorratzen baititu.

Hazi Hezi

HAURDUNALDIA: Zer egin behar dut?

HAURDUNALDIA: Zer egin behar dut?

Zer egin behar du bikotekideak haurdunaldian? Hori galdetzen dute aita izan behar duten gizon askok edota euren bikotekidea haurdun duten emakume askok. “Zer egin behar dut berari tripa hazten zaion bitartean?”; “Eta erditzean?”; “Eta gero?”; “Eta nola?”...  “Ezer ere ez”, da batzuetan erantzuna. “Begiratu, sentitu”, beste hainbatetan. “Edo unean uneko beharrak eskatzen duena”.  Ez dago errezetarik. 

 

Hik Hasi

Eskola inklusiboa: Ana Casas eta Leire Darretxe

Eskola inklusiboa: Ana Casas eta Leire Darretxe

“Ez da ‘autista’, Mikel da. Umea da, ikaslea da, eta, ume den neurrian, premiak ditu; hortik datoz desgaitasun eta gabezia guztiak”.

 

“Zer da normala izatea?”. ­Horixe galdetzen dute Ana ­Casasek ­eta Leire Darretxek, ­hurrenez ­hurren Deustuko eta EHUko uniber­tsitateetako ­irakasleek, eskola inklusiboari ­buruz ikastaroak ematen ­dituztenean. Eta ez dute­ ­‘normaltasunaren’ definizio ­esanguratsu, funtzional, bakar eta baliagarririk jaso, ‘normala’ baita desberdina izatea.