Musika irakasleentzako jardunaldia

Musika irakasleentzako jardunaldia

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak, EHMEk, azaroaren 10ean, Donostiako Kursaalean jardunaldi bat antolatu du, musika irakasleriari zuzenduta, Teknologi berriak materiale didaktikoaren sorkuntzan lelopean.

Nahiz eta hasiera batetan izena emateko epea urriaren 26a arte izan, azaroren 5a arte luzatu da. Informazio gehiago: www.ehme.eu

 

Hik Hasi

Etxean birziklatu eta ikastetxean bildu

Etxean birziklatu eta ikastetxean bildu

“Irrien Lagunak Kluba”ren eta “Ekogras etxea”ren artean prestatutako ekimena da. Ekimen honen bidez, ­ikastetxeak olioa ­birziklatzeko gune bihurtzea, haurrak eta familiak ­birziklatu beharraz jabetzea eta jasotako olioaren truke lortzen den etekinarekin ikastetxeek aukeratutako gizarte-proiektu bat ­babestea lortu nahi dute.

Hazi Hezi

SUKARRA. Mariaje SARRIONANDIA pediatra

SUKARRA. Mariaje SARRIONANDIA pediatra

Sukarrak gorputzeko defentsa-mekanismoen eraginkortasuna hobetzen du, infekzioa edo inflamazioa dagoenean.

Sukarrak kezka edota beldurra sortzen du. Era sinplean esanda, zer da sukarra?

INFEKZIOEN AURREAN  gorputzak defentsa sortzen du, eta, horren eraginez, gorputzaren tenperatura igotzen da. 38 gradutik gora igotzen denean, sukarra dagoela esaten da. Beraz, sintoma bat besterik ez da.

Sukarra, berez, ez da kaltegarria gizakiarentzat: ez du kalte neurologikorik sortzen, ez gorreriarik, ez heriotzarik, infekzioei aurre egiteko balioa du… Horregatik, haurrak sukarra ongi jasaten duen bitartean, ez da zertan saihestu behar. 

 

Abenduaren 1ean, "EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU"

Abenduaren 1ean, "EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU"

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk urriaren 30ean, Miramar jauregian, abenduaren 1ean Donostian egingo den manifestaziorako deialdia egingo du. Manifestazioa euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo da.

 

172. hik hasi aldizkaria

172. hik hasi aldizkaria

Zenbaki berrian, “Haurren hiria” proposamenaren egilea den Francesco Tonucci “Frato” psikopedagogo italiarrak hartzen du protagonismo berezia. Harekin batera, meditazioa eskolan, partaidetza, haurren negarra, esperientziak, eta abar, aurki daitezke.

 

 

Euskaraz ikasteko zeharkaldia

Euskaraz ikasteko zeharkaldia

Nafarroako eremu ez-euskalduna deiturikoan haur eta gaztetxoek euskaraz ikas dezaten egunero bidaia luzeak egin behar izaten dituzte.

Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentala aurkeztu du eta sarean ikusgai dago. Bideoa ikusteko lotura zuzena: http://vimeopro.com/duintasun/bideak/