Etxean birziklatu eta ikastetxean bildu

2012-10-28

“Irrien Lagunak Kluba”ren eta “Ekogras etxea”ren artean prestatutako ekimena da. Ekimen honen bidez, ­ikastetxeak olioa ­birziklatzeko gune bihurtzea, haurrak eta familiak ­birziklatu beharraz jabetzea eta jasotako olioaren truke lortzen den etekinarekin ikastetxeek aukeratutako gizarte-proiektu bat ­babestea lortu nahi dute.

 
 
Etxean birziklatu eta ikastetxean bildu

Zertan datza ekimena?

• Ikastetxe bakoitzean, etxean ­erabilitako olioa biltzeko sistema bat ­abian jarriko da. Sistema asko daude aukeran. Ikastetxe bakoitzak berari ongien datorkion sistema aukeratuko du. Eta haurrek etxean erabilitako ­olioa plastikozko botiletan eramango dute eskolara.

• Ekimen honetan parte hartzera ­animatzen diren ikastetxeetan, kon­tzientziazio-kanpaina bat garatuko du Ekogras-ek. Kanpaina hori antolatzeko, berriz, hainbat ekintza proposatuko ditu Irrien Lagunak Klubak: Oliba­txoren eta Irrien Lagunak Klubeko pertsonaien bisitak; “Oliba­txok”, Pirri­txek, Porrotxek eta Marimototsek olioa nola birziklatzen den azalduz grabatutako DVDa banatzea; material didaktikoak banatzea, eta ­abar.

• Jasotako olioaren truke lortuko diren etekinekin, ikastetxeek erabakitako gizarte-proiektu bat babestuko dute:

- Irrien Lagunak Elkartasun Taldeko elkarteek proposatutako proiektu bat izan daiteke: Etiopia Utopia elkarteak Wucron ezarri nahi duen hortz-klinika; Banaiz bagera elkarteak etorkinak lan-merkatuan euskaratik eta euskaraz txertatzen laguntzeko bideratutako proiektua; minbizia duten haurrentzako proiektua…

- Edota, ikastetxean bertan, beste behar bati aurre egiteko bidera daiteke: behar dituzten baliabideak erosteko, bertan erabakitako kanpainaren bat abian jartzeko…

“Olio-gune” proiektua 2012-2013 ikasturtean abiarazi nahi dutenez, gaia lehenbailehen aztertzea komeni da, eta, parte hartzeko erabakia hartuz gero, proiektuaren zehaztapenak lehenbailehen lantzen hastea.