Txioka Haur Ikastola: Kalitate-egitasmo integratua

Txioka Haur Ikastola: Kalitate-egitasmo integratua

173. hik hasi aldizkariko ekarpen honetan, maketaziotik inprimaziora aldaketak egon direnez, benetakoa hemen argitaratzea egoki ikusi dugu, interesa duenak dagokion bezala irakur dezan. Bestalde, Txioka Haur Ikastolako kide guztiei barkamena eskatu nahi diegu sor zintezkeen eragozpenengatik.

 

Hik Hasik 3. HAZI HEZI aurkeztuko du Durangon

Abenduraren 7an, ostiralean, goizeko 11:00etan, aurten sortua dugun HAZI HEZI hiruhilabetekariaren aurkezpena egingo dugu Durangoko liburu eta diska azokaren aurkezpen aretoan. Mahaia ere jarriko dugu, ditugun produktuak jendearen esku, prezio berezietan, egon daitezen. Adibidez, 20 eurotan, urtebeterako Hazi Hezi harpidetza OPARI zenezake, eta, agortu artean, aurreko bi aleak doan eskuratu.

Hik Hasi

173. hik hasi aldizkaria

173. hik hasi aldizkaria

Lorea Jauregi EHUko irakasleak egindako "Haur Eskoletako espazioa. Antolaketa eta diseinua" tesiaren ondorioak agertzen dira gai nagusian. Francesco Tonucciri egindako elkarrizketaren 2. partea eta Victor Pastorrek Gorputz-Hezkuntzaren ebaluazioaren gainean egindako ekarpenak ere irakurgai dira.

 

Abenduaren 1ean "Euskaraz bizi nahi dut" manifestazioa

Abenduaren 1ean "Euskaraz bizi nahi dut" manifestazioa

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk deituta, abenduaren 1ean manifestazioa egingo da Donostian. Informazio gehiago eta deialdiaren aldeko atxikimendua egiteko: www.kontseilua.org helbidean.

 

HEKIMEN euskal hedabideen elkartea sortu berri da

HEKIMEN euskal hedabideen elkartea sortu berri da

Administrazioen menpeko ez diren euskarazko komunikabideek HEKIMEN elkartea aurkeztu dute «ahots bateratua» izateko eta «eremu komunikatibo sendoa» garatzeko helburuarekin. Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkariak ere elkartearen partaide da.

 

 

Martxan da Guraso Elkarteen hezkuntza jarduera onen 3. jardunaldia

Martxan da Guraso Elkarteen hezkuntza jarduera onen 3. jardunaldia

Azaroaren 17an, Bilboko EHUren Bizkaia aretoan (Abandoibarra, 3) Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen 2. jardunaldia egin zen. Aurtengo esperientzia irabazleek euren aurkezpenak egin zituzten eta sariak banatu ziren. Ondoren, 3. jardunaldirako oinarriak publiko egin ziren.

Informazio gehiago: http://www.ehige.org