Hik Hasi

Espazioen antolaketa jardunaldiak

Espazioen antolaketa jardunaldiak

Umearen beharrak, gaitasunak eta garapen ebolutiboa aintzat ­hartuko dituzten haur eskolak ­diseinatzeko, hainbat gako eman ­zituzten “ESPAZIOEN antolaketa haurraren autonomia garatzeko” jardunaldietan Joxe Ramon Mauduit psikologo eta prebentzioan adituak, Rosa Vidiella i Badell psikopedagogo eta espazioetan adituak eta ­Kristina Goñi eta Mari Jose ­Arozenak, hurrenez hurren, Baztan eta Oiartzungo  Udal Ikastola Partzuergoko zuzendariek. Haur eskolara joan aurretik, umeak iragaiten dituen espazioen berri eman zuen Mauduitek, kokagune bakoitzeko esperientziaren arabera egiten baitu hurrengo espaziora iristeko urratsa. Aroz aro ardatz hormonala, afektiboa eta korporala presente izan behar direla azaldu zuen. 

Hazi Hezi

Destetea: amaiera zoriontsua

Destetea: amaiera zoriontsua

Bi aldeentzat, amarentzat zein haurrarentzat, onuragarria den harremanean oinarritzen da eradoskitzea. Oreka hori galdu eta bietako batentzat asegarria, positiboa eta atsegina izateari uzten dionean zentzua galtzen du. Hori nabarmendu du, lehenik eta behin, Carmen Ferro Villabonako (Gipuzkoa) anbulategiko emaginak. Hortaz, kasu bakoitza ezberdina da, harreman horren araberakoa, baita amak bularra emateari uzteko arrazoiak eta garaiak ere.

 

5 urteko haur bat eskolatik udaltzaingora eraman dute Uztaritzen

5 urteko haur bat eskolatik udaltzaingora eraman dute Uztaritzen

Gurasoek ordaintzen ez zutela-eta, Dominique Lesbats auzapezak jatordua ematea debekatu zuen eta udaltzainek haurra eraman zuten udaltzaingora. Krisi ekonomikoak, antza, beste balio krisi sakonagoa dakarrela ikus genezake.

Halako egoeratan tentuz ibili behar dela ikusten da, haurra errespetatzea lehenetsiz, bestela, heziketak baino beste edozerk hartzen du lehentasuna-eta.

Hik Hasi

LOMCE: eskola-porrota handituko duen legea

LOMCE: eskola-porrota handituko duen legea

Herrialde askotan (Herbehereak, Finlandia, Suedia, Estonia), udalen parte-hartze zuzena sustatzen da, emaitzak hobetzen dituelako. Hau da, deszentralizazio prozesuak indartu egin dira hezkuntza-kalitatearen onerako. 

Azken hamarkadetan, lege organiko ­ugari argitaratu dira Espainiako Estatuan. Organiko hitzak, estatu osoko hiritarrei ­ezartzeko egina dela adierazten du. Madrilgo gobernura iristen den alderdi bakoitzak  hezkuntza-lege organiko berria egiten du, hiritar guztiei bere ideologia ezartzeko asmoz. Hainbatetan, gainera, legea argitaratu bai, baina ez du denborarik izaten ezta martxan abiatzeko ere. 

 

Abian da CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa, eta kategoria berria izango du aurten: ZIENTZIA GIZARTEAN SORKUNTZA-BEKA

Abian da CAF-Elhuyar sarien 2012ko edizioa, eta kategoria berria izango du aurten: ZIENTZIA GIZARTEAN SORKUNTZA-BEKA

Beka horren bidez, zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar du haien muinak.

 

URTE BERRI ON!

URTE BERRI ON!

ATZETIK ikusten bagaituzu, AURRERA goazen seinale.

Zuei ere, aurrera eta ongi jarraitzea opa dizuegu. 

2013koa, URTE ONA izan dadila denontzat!