D ereduaren aldeko kanpaina Nafarroan

Lehenengo aldiz eskolatzen diren haurren aurrematrikula egiteko epea otsailaren 1tik 8ra zabalik egonen denez, Nafarroako zenbait toki entitatek kanpaina bat abiatu dute gurasoek matrikula egiteko orduan D eredua aukera dezaten.

Bideo bat ere prestatu dute. Hemen ikusgai.

 

JAKINGARRIAK aldizkariak bere webgune propioa sortu egin du

JAKINGARRIAK aldizkariak bere webgune propioa sortu egin du

HUHEZIk sortua, Jakingarriak webgunearen helburua, modu sistematikoan, euskarazko dokumentu gaurkotuak eta berritzaileak eskaintzea da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako erronkei  laguntzeko, eta, bi etapa horietan kokatzen diren ikasle zein profesionalen zalantzei erantzuteko. Baita ere, aldizkaria daraman taldearen eta hartzaileen arteko harremana dinamikoagoa, interaktiboagoa, horizontalagoa eta aberatsagoa izan dadin.

Hazi Hezi

Osteopatia: Nerea Etxaide

Osteopatia: Nerea Etxaide

Erditzean esku hartu behar izan denean, eta haurra zesarea bidez jaio izan den kasuan, arreta berezia izan behar dugula entzun dugu. Zergatik? 

DNA-K MEMORIA GENETIKOA dauka, hau da, gure gorputzeko zelula bakoitza dagokion tokira joan eta dagokion zeregina betzeko programatua dago, eta memoria horretan konfidantza dugu osteopatok. DNAk duen informazioa gauzatzeko nahikoa elikagai dagoenean, eta dena bere bidetik doanean, gorputzak jakingo du zer egin, eta nola erreakzionatu; gauzak bere bidetik ateratzen direnean ordea, erditzean arazo bat dagoenean eta kanpoko esku-hartze bat gertatzen denean (zesarea bat edo instrumentalizazio bidezko erditze bat), DNAren informazioak ez du bere rola jokatzen, eta haurraren eta bere funtzio fisiologikoen garapen naturala eteten ari gara.

Umeak erditzearen kanaletik pasatu beharra du, hori da bere DNAn dagoena, eta, era horretan, sabelean inguratzen zuten fluido horiek guztiak deuseztu ahal izango dira bere gorputzetik erditzeko unean. Erditzeko kanaletik pasatzeak belaki baten funtzioa egiten du, eta era horretan, behin fluido horiek guztiak kendurik, birikak, arnasbideak eta garezurreko zuloak  modu naturalean airez beteak izateko prestatzen dira, eta garezurrak likido zefalorrakideoaren lehen ponpaketa bat esperimentatzen du. Ponpaketa hori aktibatze bat da, interruptore bati ematea bezala da. Erditze kanaletik igarotzean gertatzen den ponpaketaren aktibatze hori haurtzaroko estimulurik garrantzitsuena da.  

Hik Hasi

Arkitektura proiektu pedagogikoaren laguntzaile

Arkitektura proiektu pedagogikoaren laguntzaile

Espazioen antolaketari buruzko jardunaldietan, Euskal Herriko bi haur eskolatako esperientziak ezagutarazi zituzten, Oiartzungo  Udal Ikastola Partzuergoko haur eskolakoa eta Baztangoa. Biek ala biek espazioa proiektu pedagogikoaren arabera diseinatu eta antolatu dute, hezitzaileek eta arkitektoek elkarrekin egin baitute lan haur eskola berriak eraikitzeko garaian, eta baita bi herrietako udalek ere.
Baztango haur eskolaren esperientzia aurkeztu zuen Kristina Goñi zuzendariak. Elizondon kokatua dagoen haur eskola honen abiapuntuan hiru gako daude, Goñik azaldu zuenez. “Batetik, arras ongi pentsaturiko proiektu pedagogiko bat; udalaren konfiantza osoa eta beste hainbat proiekturen ezagutza”; Reggio Emiliako udal haur eskolak ezagutu zituzten, baina baita Euskal Herriko beste zenbait ere. Abiapuntu horrekin eta “borondate izugarrizkoarekin” hezitzaileak, udala eta arkitektoak elkarlanean hasi ziren.

 

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak

VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak

"Ikasleen jarduna: emaitzen hausnarrean. ARRUE ikerketa" izenburupean, urtarrilaren 31n Donostiako Kursaal aretoan, VI. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak egingo dira. Izen emateko epea urtarrilaren 28ra arte.

 

ELA, LAB eta STEE-EILAS LOMCE aurreproiektuaren aurka

ELA, LAB eta STEE-EILAS LOMCE aurreproiektuaren aurka

ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek LOMCE aurreproiektuak inposatu nahi dituen atzerapausoak onartzeko prest ez daudela esateko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Erreforma proiektu hau inposatzailea, zentralizatzailea, uniformitzailea, espainolizailea, atzerakoia, adoktrinatzailea, segregatzailea eta elitista dela deritzote eta Hego Euskal Herriko eta Nafarroako gobernuei gure herrian ez ezartzeko bideak jartzea eskatzen diete.