Euskal Herriko Pikler-Loczy Elkartea sortze bidean.

Euskal Herriko Pikler-Loczy Elkartea sortze bidean.

Otsailaren 23an, Lizarran, Euskal Herriko Pikler-Loczy Elkartea sortzearen ekitaldia egin zen. Budapesteko Löczy Institutuko Eszter MOZES eta Jutka KELLEMAN ordezkariak jardunaldian parte hartzen zutela-eta, elkartearen sorreraren berri eman zen. Laster, Pikler sarea desagertu egingo da eta elkarteak izango duen WEBaren bidez zabaltzen jarraituko dute informzaioa. Nahi duenak, bazkidetza egin dezake, dagoeneko.

 

LOMCEri EZ, Gure Hezkuntzari BAI

LOMCEri EZ, Gure Hezkuntzari BAI

EHIGE, BIHE, Sarean, Ikastolen Elkartea, ERKIDE Irakaskuntza, Sortzen-Ikasbatuaz, Kristau Eskola, Bidelagun, Ikasle Abertzaleak, EIB, Eliz Barrutiko Ikastetxeak, Ikasgiltza, Hetel, Ikaslan, Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUA, Hik Hasi, CCOO, UGT... hezkuntza-eragileek LOMCEren kontrako eta Gure Hezkuntzaren aldeko adierazpena egin dute Bilbon.

 

Francesco Tonucci eta LOMCE legea

Francesco Tonucci eta LOMCE legea

Asko zabaltzen ari den bideoa da honokoa. FRANCESCO TONUCCI pedagogoa eta "haurren hiria" egitasmoaren sortzaile italiarrak egindako adierazpenak dira, Wert legearen beste ikuspuntu bat da, hezkuntzaren ikuspegitik arrazoitua. Arrazoi sakonak modu ukerkorrean esanak. Ikusteak merezi du.

Hik Hasi

Pilar Aristizabal: Gizarte parekide bat ala baztertzaile bat eraiki, handia da eskolak duen erantzukizuna

Pilar Aristizabal: Gizarte parekide bat ala baztertzaile bat eraiki, handia da eskolak duen erantzukizuna

Gasteizko Irakasle Eskolako zuzendaritza-taldeko kide da Pilar Aristizabal gaur egun, Ikasketa Planen zuzendariorde. Haren belaunaldiko askoren antzera, sexuaren arabera bereizitako eskolan ­egin zituen lehenengo eskola-urteak, mojetan. Gero, institutu misto batean ­ikasi zuen, baina neskek eta mutilek curriculum desberdinak zituzten han ere: neskek “Hogar” izeneko irakasgai bat zuten. Garai hartan, Sekzio femeninoan parte hartu behar zuten neskek, ama izateko prestatu behar baitzuten beren burua. Bizipen horiek genero-rol eta estereotipo batzuk ekarri zizkioten, beste askori bezala, gero apurka-apurka deseraiki behar izan duen ikuskera bat.

Hazi Hezi

Neba-arrebak: etsaiak ala lagunak?

Neba-arrebak: etsaiak ala lagunak?

Gatazkak ohikoak dira harremanetan, eta baita haurrideen artean ere. Berez, izan ez dira txarrak gatazkak, horiek ondo ez kudeatzea eta bideratzea izan liteke arazoa, beti liskarrean amaitzea eta jarrera bortitzetatik ez ateratzea. 

Berez, era naturalean gatazkak sortzen dira etxean, baita haurrideen artean ere. Gataz-ketan jarrera bortitzak eta mingarriak nola saihestu, edo estualdiak nola ondo bideratu aztertze aldera, Nerea Mendizabal psikopedagogoarengana jo du Hazi Hezik.


 

ESKOLA-elkarbizitzarako jardunaldia

ESKOLA-elkarbizitzarako jardunaldia

Otsailaren 21ean Leioako kultur Auditoriumean ESKOLA-elkarbizitzarako III. jardunaldia egingo da goizeko 9:00etan hasita.

Lau ponentzia aurkeztuko dira eta hainbat ikastetxeren esperientziak ere azalduko dira. Materialaren banaketa 8:30ean hasiko da eta inaugurazioa eta ekarpenak 9:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte arituko dira.