Hazi Hezi

HAZI HEZIk lehen urtea egin du.

HAZI HEZIk lehen urtea egin du.

Lau urtaroak bete ditu Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkariak:

2012ko uda: Erditzea izan zen gai nagusia, jaio-berri baitzen.

2012ko udazkena: Edoskitzea. Lehen elikadurak indartzen du.

2012ko negua: Mugimendu askea. Bilatzen, ikertzen, probatzen... ari da.

2013ko udaberria: Haurrena ere bada kalea. Haurrak bere lekua behar du kalean... Ikertzen, ezagutzen, sozializatzen jarraitzen du.

 

"Ongizatearen haurtzaroa" jardunaldia

"Ongizatearen haurtzaroa" jardunaldia

Martxoaren 23an, "Nafarroako 0-3 urteko Hezkuntza Zikloaren Plataforma"k antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren heziketaren gaineko hausnarketa jardunaldia egingo da Berriozarko auditoriumean, goizeko 10:00etatik 13:30era.

Parte hartuko dute: Montse Doiz, Txusma Azkona, Cristina Goñi, Alfredo Hoyuelos, Aitor Burguete eta Ana Gerendiain.

 

HAUR HEZKUNTZAko (0-6 etapa) jardunaldiak

HAUR HEZKUNTZAko (0-6 etapa) jardunaldiak

Ikastolen Elkarteak antolatuta, martxoaren 13an eta 14an Haur Hezkuntzako jardunaldiak egin ziren Gasteizko Europa jauregian. Hizlarien artean, hauexek aritu ziren: David Altimir, Alex Barandiaran eta Iñaki Larrea, Josep Maria Artigal, Arantza Zugazagasti eta Karmele Perez Lizarralde.

 

Francesco Tonucci Donostian izango da

Francesco Tonucci Donostian izango da

Maiatzaren 10ean eta 11n Donostian egingo diren "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan izango da Francesco Tonucci italiarra. Pedagogoa "Haurren hiria" proiektuarengatik oso ezaguna egin bada ere munduan, zeharo zabalduta eta ospetsuak egin dira FRATO ezizenez izenpetzen dituen marrazkiak.

Laster, horren guztiaren informazio osoa www.hikhasi.eus helbidean izango da.

Hik Hasi

Psikomotrizitate-aretoak herritarrentzat

Psikomotrizitate-aretoak herritarrentzat

Azken boladan, psikomotrizitate-aretoak irekitzen ari dira Lasarte-Orian, Tolosan, eta abarretan. Ireki berria da Urretxuko “Xume” aretoa ere

Karmele MADINA ARRIETA
Psikopedagogo, Haur Hezkuntzako irakasle eta psikomotrizista

Hazi Hezi

Urtea bete du HAZI HEZI aldizkariak

Urtea bete du HAZI HEZI aldizkariak

Hezitzaileei eta etxeko komunitateari zuzenduriko HAZI HEZI aldizkariaren laugarren zenbakia kalean da. Oraingo honetan, haurrek herrietan duten lekuaz hausnartu dugu gai nagusian: BA AL DU HAURRAK KALEAN LEKURIK? Franceso Tonucci eta Koldo Telleriarekin osatu dugu gaia, eta Euskal Herrian haurrei entzun egiten dieten herrietako esperientziak jaso ditugu.

-elkarrizketa: ALEXANDER BARANDIARAN: "Komunitatearen erdigunean haurra jarri behar dugu".

-sormena: PANTXIKA TELLERIA: "Pauso zehatzak irakastea baino, nahiago dut haur bakoitzak duen harribitxia ateratzen laguntzea".

-Gurasoak eta euskara: MUNGIAKO ESPERIENTZIA: Euskaraz aritzeko "koherentzia ahalegin bat".

-Gurasoak eta sexua: Erditze-ostea, sexu-eredua aldatzeko unea