Herrigune Leioa TOPAKETA

Herrigune Leioa TOPAKETA

Maiatzaren 3an hasita, jardunaldi parte hartzaileak egingo dira Leioan. Hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak eta abar. Informazioa: http://www.herrigune.org/  eta http://topaketa.org/

 

2013ko Autismoari buruzko Munduko Biltzarra Donostian

2013ko Autismoari buruzko Munduko Biltzarra Donostian

IMFAR biltzarra (International Meeting for Autism Research) hasi da Kursaalen eta mundu osoko zientzialariak elkartu ditu. Europara datorren bigarren aldia izango da –2008an izan zen lehen aldiz, Londresen– eta espektro autistaren asalduren ikerketari buruzko informazioa trukatzeko aukera eskaintzea du helburu.

 

Hik Hasi

Aitor Martxueta: “Homofobiaren eta bazterketaren aurkako politikak diseinatu eta aplikatu behar dituzte ikastetxeek"

Aitor Martxueta: “Homofobiaren eta bazterketaren aurkako politikak diseinatu eta aplikatu behar dituzte ikastetxeek"

Eskoletan bullying homofoboari aurre egiteko giltzarriak jaso ditu Aitor Martxueta EHUko irakasleak bere doktoradutza-tesian. Mota horretako jazarpenak ikasleengan luze irauten duten ondorio psikologiko larriak (depresioa, antsietatea...) eragin ditzakeela ohartarazi du, eta arriskuari aurre egiteko, eskoletan aniztasun afektibo-sexuala “oinarritik” eta hezkuntza-komunitatea osatzen duten kide guztien parte-hartzearekin lantzen hastea proposatzen du. Ikastetxeetan indarrean jartzeko neurri zehatzak aipatzen ditu Martxuetak bere tesian: diskriminazioaren aurkako planak diseinatzea eta eskolako maila guztietan ezartzea; irakasleei eta gurasoei homofobia identifikatzeko eta hari aurre egiteko formakuntza ematea; aniztasun afektibo-sexualarekin lotutako edukiak zeharka txertatzea curriculumean eta material didaktikoetan; eta LGTB elkarteekin elkarlanean aritzea, besteak beste

Hazi Hezi

Estimulazioa, zertarako?

Estimulazioa, zertarako?

Estimulazio-teknika eta -metodoek haurraren garuna —neuronak— ariketa sekuentzialen bidez lantzea proposatzen dute, garunaren malgutasunaz baliatuz, “haurra ahalik eta urrutien irits dadin”.
Ez da alferrikakoa haurrari Mozart ipini aurretik, helduak bere buruari galdetzea zergatik estimulatu nahi duen seme/alaba.


 

Areto handiago bat hartu eta izena ematea MAIATZAREN 5era arte luzatu egin da

Areto handiago bat hartu eta izena ematea MAIATZAREN 5era arte luzatu egin da

Jardunaldiek sortu duten interesak, erreserbatutako aretoa gaindiu egin du. Izena emandako hainbat partaide kanpoan geratzeko arriskua egonda, KURSAALeko areto handiago bat hartzea eta matrikula epea luzatzea erabaki da.

Maitzaren 10ean eta 11n, HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA jardunaldiak izango dira Donostiako Kursaal jauregian. FRANCESCO TONUCCI pedagogo italiarra eta Haurren hiria egitasmoaren sortzailea bi egunetan izango da gurekin. Haurren hiria liburua italieratik euskarara itzuli egin da eta jardunaldietako parte-hartzaileei banatu egingo zaie.

Matrikulazioa: Izena emateko orria

 

LOMCEren aurkako KALEJIRA arrakastatsua Donostian

LOMCEren aurkako KALEJIRA arrakastatsua Donostian

"Murrizketarik ez! LOMCEri ez" izenburupean, apirilaren 20an KALEJIRA egin zen Donostian. Horren berri eskaintzeko, eta informazioa zabaltzeko:http://denonhezkuntza.blogspot.com.es/