"Euskara herria josten!" Nafarroako Bilatortan

"Euskara herria josten!" Nafarroako Bilatortan

Sortzen-Ikasbatuazek antolatuta, apirilaren 21ean, Nafarroako Bilatortan jaia egin zen "Euskara ofiziala auzo eta herri guztietan" lemapean. Euskaraz ikasi ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko egin zen. Izan ere, 1.400 ume Nafarrek euskaraz ikasteko egunero beste herrietara joan etorriak egin behar izaten dituzte.

 

Euskal Eskola Publikoaren 1. jardunaldiak

Euskal Eskola Publikoaren 1. jardunaldiak

SAREANek eta BIHEk antolatuta, Euskal Eskola Publikoaren 1. jardunaldiak egin ziren apirilaren 18an, Gasteizen. Besteen artean, Nuria Giné LOMCE legearen ondorioen gainean aritu zen, eta, Carles Monereo, berriz, konpetentzien ebaluazioaz.

Hazi Hezi

Haurrei entzun egiten dieten herrietako esperientziak

Haurrei entzun egiten dieten herrietako esperientziak

Herrietan hainbat interbentzio egiteko, haurren parte-hartze-prozesuak abiatu dituzte Arrasaten eta Oarsoaldean.

 

HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA jardunaldien aurkezpena DONOSTIAn

HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA jardunaldien aurkezpena DONOSTIAn

Donostiako Kursaal jauregian egingo dira, maiatzaren 10ean eta 11n.

Francesco Tonucci psikopedagogo italiarrak parte hartuko du jardunal­dietan. Haurrek eskolan eta hirian duten lekuaz eta partaidetzaz hitz egingo du, eta Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutaraziko dira.

Jardunaldietan izena emateko epea zabalik dago.

Francesco Tonucciren “Haurren Hiria” liburua euskaratu du Txatxilipurdi elkarteak, eta, jardunaldietako partaideei banatu egingo zaie. 

BIDEOA ikusi: http://bit.ly/10Qib9Z

Matrikulazioa: Izena emateko orria 

Hik Hasi

177. hik hasi aldizkaria

177. hik hasi aldizkaria

Luzaro psikomotrizitate eskolak 25 urte bete ditu. Taldeko Alvaro Beñaranekin eta Natividad Sanchezekin hitz egin dugu urte horietan ibilitakoaz eta egindako ekarpenaz. Gainera, eskoletan "bullying" homofoboari aurre egiteko giltzarriak jaso ditugu Aitor Martxueta EHUko irakaslearen ahotik. Beste hainbat ekarpenek ere, osatzen dute aldizkari berria.

Hik Hasi

Luzaro psikomotrizitate eskolak 25 urte egin ditu

Luzaro psikomotrizitate eskolak 25 urte egin ditu

Hogeita bost urte egin ditu UNEDeko Luzaro psikomotrizitate eskolak irakasleen eta hezitzaileen formazioan laguntzen. Hiru arlotan banaturiko  prestakuntza integrala eskaintzen du Luzarok: teorikoan, praktikoan eta pertsonalean. Azken hori da Luzaroren berezitasunetako bat. “Uste dugu zenbait ideia ezin direla teoriaren bidez bakarrik transmititu, baizik eta pertsonak bizi egin behar ditu benetan integratzeko,  eta ondoren bere lanean esperimentatzeko”. Haurrarekiko eta helduarekio errespetuan, autonomian eta gaitasunetan oinarritutako prestakuntza jorratzen du Bergarako psikomotrizitate eskolak, eta koherentzia da bere jardunaren hitz klabea: psikomotrizitate gelan haurra ulertzeko eta aztertzeko jarrera bera aplikatzen du ikasleen formazioan. Alvaro Beñaran eta Natividad Sanchez Luzaroko irakasleekin mintzatu gara.