Hazi Hezi

Haurrena ere bada kalea

Haurrena ere bada kalea

Herri eta hiri askotan haurrek ezin dute euren kabuz ibili, ez auzoan bakarrik jolas egin. Autoek eta abiadurak hartu dute kalea. Gaur eguneko hiri-ereduak haurren autonomian eta sozializazioan eragiten du, haien hazieran eta heziketan, oro har. Haurrek hirian lekua izan dezaten, beraiei entzun eta haien premiak erdigunean jartzea izango litzateke bideetako bat.

Hazi Hezi

Alex Barandiaran: “Haurra jarri behar dugu komunitatearen erdigunean”

Alex Barandiaran: “Haurra jarri behar dugu komunitatearen  erdigunean”

Fokua ikastean ez eta haurraren garapenean jarri behar dugula dio Huheziko irakasle eta ikerlariak. Familian, eskolan eta komunitatean instrukzioa alde batera utzi eta haurraren gaitasunak errespetatzea hobesten du.

Hazi Hezi

Jaiotzean ez gara ez neska, ez mutil

Jaiotzean ez gara ez neska, ez mutil

Generoa eraiki egiten da. Ikasi egiten da neskak edo mutilak bezala pentsatzen, jokatzen eta sentitzen. Genero-rolek eta estereotipoek norbera pertsona gisa
garatzea oztopatzen dutela ikusten duten guraso eta hezitzaileek, kontzienteki
aldatu behar dituzte jarrerak eta jokaerak haurrak hezkidetzan hezi nahi badituzte.

Hik Hasi

Wert erreformaren aurrean, gurasook dugu giltza

Wert erreformaren aurrean, gurasook dugu giltza

Atzeko atetik: Estitxu Eizagirre

 

Pirinioez alde batera bizi garenoi datorkiguna ikusita, hezkuntzako galdera nagusia da: "Wert erreformaren aurrean zer?". Besteri edozer eska diezaiokegu: Jaurlaritzak har dezala Generalitat-en jarrera, irakasleek balia dezatela katedra askatasuna ­orain arte bezala jarraitzeko...
 

 

Ongizatearen haurtzaroa jardunaldia Nafarroan

Ongizatearen haurtzaroa jardunaldia Nafarroan

0-3 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileen hausnarketa jardunaldia egin zen martxoaren 23an Berriozarko auditoriumean.

Aurezpen guztien ondoren, Nafarroako dekretu berriak dakartzan ondorioak hausnarketa- eta eztabaida-gai izan ziren. 

 

Frantses eta espainiar estatuen migratzaileen politken aurka

Frantses eta espainiar estatuen migratzaileen politken aurka

Eragile ugarik deituta, Martxoaren 23an, arratsaldeko 5:00etan, "Frantses eta espainiar estatuen migratzaileen politikar ez" izenburupean martxa bat abiatuko da Irungo Ficobatik Hendaiaraino. Ibilbidea, Bad Sound Sistem musika taldearen erritmoan egingo da.