Ongizatearen haurtzaroa jardunaldia Nafarroan

2013-03-24

0-3 urte bitarteko haurrekin lanean ari diren hezitzaileen hausnarketa jardunaldia egin zen martxoaren 23an Berriozarko auditoriumean.

Aurezpen guztien ondoren, Nafarroako dekretu berriak dakartzan ondorioak hausnarketa- eta eztabaida-gai izan ziren. 

 
 
Ongizatearen haurtzaroa jardunaldia Nafarroan
Txusma Azkonak Europako ratio-­irizpideak Nafarroakoekin alderatu zituen eta haur hezkuntzako kalitate-adierazleen gainean aritu zen.
Kristina Goñik Baztango haur eskolaren espazioen antolaketaz aritu zen, espazioa beste hezitzaile bat dela adieraziz.
Alfredo Hoyuelosek, bestalde, hezitzea une ­orotan aukerak eskaintzea dela zioen, haurraren potentzialtasunak ­eta konpetentzia guztiak gara daitezen.
Aitor Burguete Buztintxuri haur eskolako gurasoaren iritziz, hezkuntza proiektua bertatik ezagutzeak, eta hartan parte hartzeak dituen onurez aritu zen.
Ana Gerendiain eta Kristina Goñi Berriozarko bi haur eskoletan sortzen ari den egoera berriaren gainean aritu ziren.