Hazi Hezi

Etxekoak mintzo: euskaraz aritzeko koherentzia minimo bat

Etxekoak mintzo: euskaraz aritzeko koherentzia minimo bat

Familian eta eskolan euskaraz egiten zieten arren, euren seme-alabak gaztelaniaz mintzatzen hasi zirela ikustean, elkartzen hasi ziren Mungiako Larramendi ikastolako hainbat guraso. Euskararen erabilera suspertzeko, “gurasoengandik gurasoengana” hasi dira lanean, aita-amen ohituretan eta jarreretan eraginez. 

 

"Txikitzen zaretenean" ipuina

"Txikitzen zaretenean" ipuina

Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldietan Uxue Alberdik eta Aitziber Akerretak elkarrekin egindako ipuina kontatu zuten. Ikusgai eta entzungai duzue hemen.

Hik Hasi

179. hik hasi kalean da

179. hik hasi kalean da

Gai nagusian hik hasi-k 0-3 etapako hezitzaileentzat eskainiko duen formazioaren berri dakar aldizkari berriak. Emmi Pikler eta Loris Malaguzziren teoria pedagogikoen inguruan ardazturiko formazio-egitaraua izango da, eta formazio pertsonalak ere tarte garrantzitsua izango du. Juanjo Quintela, Alfredo Hoyuelos eta Alvaro Beñaran izango dira ikaslerroen arduradunak.

-Elkarrizketa: Gurutze Ezkurdia Leioako Irakasle Eskolako zuzendariari: "Lortu dugu ikasketak euskaraz egitea, baina ez dugu errealitate berria euskaraz eraikitzen, erdaraz baizik"

-Ekarpenak eta Esperientziak:ESKOLA HERRITARRA, HERRI HEZITZAILEA jardunaldiak; ‘NI ETA NIRE INGURUNEA’. AISIHEZI AISIALDI ELKARTEA; GURASOAK IRAKASLE. LEKEITIOKO ESKOLA 

-Galdeidazue: Aniztasuna arazo gisa ikusi beharrean aukera gisa kudeatu ahal izateko, ze baliabide ditugu irakasleok? OLATZ IRIZAR- EMUN 

-Nora joango gara? BEIREKO ATERPETXEA Bizipenetatik ingurunea ezagutzeko parada

-Atzeko atetik AINHOA AGIRREAZALDEGI bertsolaria 

Hazi Hezi

Atxikimendua bizi osoan garatzen da

Atxikimendua bizi osoan garatzen da

 

Atxikimendu-harremanak bizi garen artean izan eta garatzen ditugu, Luixa Reizabal EHUko irakasleak azaldu duenez. Txikitatik lotura egoki josi dadin, oso garrantzitsua ikusten du gurasoek eta erreferentziazko helduek haurren oinarrizko premiei
sentiberatasuna adieraztea eta haiei eraginkortasunez erantzutea.

 

 

Herritarrekin Topaketak

Herritarrekin Topaketak

Ekainaren 7an, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, gizarte eragileentzako jardunaldia antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldiundiak eta udalek parte-hartzearen gainean. Besteen artean, Marta Harnecker kazetari eta idazle ezaguna izango da.

 

EKOLAPIKO eta ESKOLA jardunaldiak

EKOLAPIKO eta ESKOLA jardunaldiak

Ekainaren 1ean, larunbatean goizean,  "Ekolapiko eta eskola jangela arduratsuak nekazaritza ekologikoaren eskutik" jardunaldiak egingo dira Donostian. Ekimena, Ekolapiko proiektuaren sustatzaileek antolatu dute, eta 
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo da.