Hik Hasi

Elkarrizketaren bidez, pentsamendua garatzen

Elkarrizketaren bidez, pentsamendua garatzen

Elkarrekin hobeto pentsatzen dugu. Maxima horretatik abiatzen da Haur Filosofia. Taldean pentsatzeko, elkarrizketa dugu tresna garrantzitsu bat, ondokoari entzunez eta galdera sakonak eginez, errespetuzko eta maitasunezko testuinguru batean garatzen den elkarrizketa. Pentsamendua era kritikoan eta sortzailean garatzeko lagunduko diguten trebetasunen berri eman du Miren Camison Haur Filosofiako irakasleak hik hasi-ren Udako Topaketetan. Eztabaidaren eta negoziazioaren kulturaren ordez —irabazleak eta galtzaileak sortzen dituen kulturaren ordez— elkarrizketaren kultura zabaldu nahi du Camisonek.
    

Hazi Hezi

“Prebentzio onena, haurra zaintzaren bidez transmititzen diren emozio positiboez betetzea da

“Prebentzio onena, haurra zaintzaren bidez  transmititzen diren emozio positiboez betetzea da

HAURTZAROA ZAINTZEA BIZITZA OSASUNTSU BATEN ABIAPUNTUA DA, PSIKOLOGIAN DOKTORE DEN EHU-KO IRAKASLEARENTZAT. HAURRA ARTATZEKO ETA AFEKTUZ BETETZEKO GURASOEK PRESENTE EGON BEHAR DUTE, BAINA ASKO ETA ASKO ABSENTE SUMATZEN DITU GAUR EGUN.

 

Prest dago 5. Hazi Hezi aldizkaria

Prest dago 5. Hazi Hezi aldizkaria

Hazi Hezi etxerako aldizkariak jolasa aztertu du oraingo gai nagusian: JOLASA OSO KONTU SERIOA DA. 

- Elkarrizketa: CARMEN MAGANTO: "Prebentzio onena, haurra zaintzaren bidez transmititzen diren emozio positiboez betetzea da".

- Sormena: ASIER MENDIZABAL: "Heziketa bisuala bizitzarako oinarrizko erreminta bat da".

- Eztabaidagai: "ETXEAN HEZTEA: abantailak eta desabantailak". 

- Gurasoak eta dolua. Dolu perinatala: "Espiral beltzetik atera daiteke, ondo egotea posible da".

- Edoskitze taldea: "Bularra eman nahi duenak esperientzia on bat izan dezan biltzen gara"

 

180. hik hasi-n Udako Topaketa Pedagogikoak izan ditugu hizpide

180. hik hasi-n Udako Topaketa Pedagogikoak izan ditugu hizpide

 

Gaia:  ELKARRIZKETAREN BIDEZ PENTSAMENDUA GARATZEN. MIREN CAMISON GOIENETXEA

Elkarrizketa: BLANCA OLALDE LOPEZ DE ARETXABALETA

galdeidazue: Bizitzako lehen uneetako masajeak nola lagun diezaioke haurrari ondoezak prebenitzen? JOXE RAMON MAUDUIT

Atzeko atetik MIRARI BEREZIARTUA AROTZENA

Hazi Hezi

Jolasa oso kontu serioa da

Jolasa oso  kontu serioa da

Zaila da haurrak olgetan sentitzen, gozatzen eta ikasten duena neurtzea. Teoria-mailan onartua dago jolasak haurraren garapenean berebiziko garrantzia duela, baina praktikan, gaur egun, espazioa eta denbora kendu dizkiogu haurrari olgetarako.

 


 

Amaitu dira Hik Hasi Udako Topaketak

Amaitu dira Hik Hasi Udako Topaketak

Giro ederrean egin dira XIV. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak. Aurten, 17 ikastaro egin dira Donostiako Pedagogia fakultatean, Irakasle Eskolan eta Ekintza ikastolan.