Gorputz hezkuntzako II. topaketak

Gorputz hezkuntzako II. topaketak

Ekainaren 26an, Iurretako institutuan (Bizkaia), "Jolas kooperatiboak eta ipuin motorrak" izenpean, Gorputz Hezkuntzako II. topaketak egingo dira.

 

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketarik ez!

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketarik ez!

Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformaren aurrean, Euskal Herriko hainbat hezkuntza eragilek manifestaziora deitu dute datorren urriaren 12rako, Bilbon. LOMCE legea ez aplikatzeaz gain, gure hezkuntza garatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dute.

Hik Hasi

Gurutze Ezkurdia: "Lortu dugu ikasketak euskaraz egitea, baina ez dugu errealitate berria euskaraz eraikitzen, erdaraz baizik"

Gurutze Ezkurdia: "Lortu dugu ikasketak euskaraz egitea, baina ez dugu errealitate berria euskaraz eraikitzen, erdaraz baizik"

Mendeurrena ospatzen ari da Bilboko Irakasleen Eskola. Bertako zuzendaria da Gurutze Ezkurdia Arteaga  2010. urteaz geroztik, baina guztira 30 urte inguru egin ditu ikastegi horretan lanean. Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko kidea da Ezkurdia, Historian lizentziaduna eta
Pedagogian doktorea. Araka ikertaldearen kide da eta bertan, curriculuma eta identitatearen arteko loturetan ikerlari aritu da. Halaber, testuliburuak aztertu ditu, euskal lurraldearekin, historiarekin eta kulturarekin lotutako edukien ikuspegitik. Karmele Perez Urraza eta Begoña Bilbao izan ditu bidelagun lan horietako askotan.
Euskararen erabilera eta kulturaren transmisioa dira, Ezkurdiaren iritziz, hezkuntzak etorkizunari begira dituen erronka nagusiak. “Hemengo gatazkarik handiena ez da politikoa, kulturala baizik. Euskal Herriak ez du izan botererik 500 urtean, baina mantendu du  bere kultura. Noiz egon da kinka
larrian euskal kultura? Oraintxe bertan”.

 

Lorea Agirre: haurra erdigunean egon behar da

Lorea Agirre: haurra erdigunean egon behar da

Herri hezitzalea, eskola herritarra jardunaldietan Lorea Agirrek egindako aurkezpena jasota dago bideoan, denon ikusgai eta entzungai.

 

Koldo Telleria: arkitektura eta hezkuntza uztartzen

Koldo Telleria: arkitektura eta hezkuntza uztartzen

Herri hezitzalea, eskola herritarra jardunaldietan koldo Telleria arkitektuak egindako aurkezpenaren bideoa duzue.

 

"Herri hobeak guztiontzat" jardunaldia

"Herri hobeak guztiontzat" jardunaldia

Ekainaren 26an, Eskoriatzako HUHEZI fakultatean, Herri hobeak guztiontzat: komunitatearen partaidetza kalitatezko hezkuntzarako giltza jardunaldia egingo da.