Hainbat ikastetxetan, AUTOBUSA antolatu dute urriaren 12an Bilbora joateko

Hainbat ikastetxetan, AUTOBUSA antolatu dute urriaren 12an Bilbora joateko

Euskal Herriko hainbat hezkuntza eragilek manifestaziora deitu dute urriaren 12rako Bilbon, LOMCE ez! Euskal Herrian, gure hezkuntza eraiki! lemapean. Deitzaileen artean, UEU, Ikastolen Elkartea, EHIGE, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, NIZE, BIHE, Sarean, ELA, LAB, STEE-EILAS eta Hik Hasi eragileak daude. Beste hainbat eragilek ere babestuko dutela uste da. Izan ere, dagoeneko, Euskararen Kontseiluak eta CCOO sindikatuak bat egin dute deiarekin.

Deitzaileek adostu duten idatzia, jarraian:

Hik Hasi

Kilometroak 2013, igandean Tolosan.

Kilometroak 2013, igandean Tolosan.

AHORA! lemapean, igandean Kilometroak 2013 egingo dira Tolosan. AHORA! mezua argia da: Euskara ahora erakarri behar da. Erabilera behar du euskarak.

Informazioa: http://www.kilometroak.net

 

Pikler-Lóczy formazioa egin da

Pikler-Lóczy formazioa egin da

Pikler-Lóczy Euskal Herriko elkarteak antolatuta, "0-3 urte bitarteko haurren harremanak: elkarlana eta gatazka" izenpean, irailaren 27an eta 28an Berriozarko kultur etxean, Loczy jardunadiak egin dira.

Aretoa beteta zegoela, Budapesteko Lóczy Institutuko Eszter Mózes eta Judit Kelemen aritu ziren. 

Informazio osoa: www.piklerloczy.org

Hik Hasi

181. hik hasi aldizkaria

181. hik hasi aldizkaria

Gai nagusian, ETXERAKO LANAK aztertzen dira. Joxe Amiamak doktore-tesia egin berri du gaiaz, familiaren eta eskolaren arteko lotura direlako, alde batetik; eta, bestetik, sarri gatazka-iturri bihurtzen direlako. Adituak dio, eginbehar hauek baliagarriak direla, funtzioaz, kopuruaz eta denboraz hausnarturiko baliabide gisa erabiltzen badira.

-Elkarrizketa: CRISTINA URIARTE Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak: "Abiapuntua ez da txarra, hezkuntza-komunitatea ados gaude gauza batean: ez dugu LOMCE nahi"

Hik Hasi

“Gauez ametsen bidez jasotako mezua egunez lantzen badugu, gure zorionerako bidean pauso asko emango ditugu”

“Gauez ametsen bidez jasotako mezua egunez lantzen badugu, gure zorionerako bidean pauso asko emango ditugu”

Urko Arozena Musikeneko perkusio irakasleak ametsen mundua lantzen dihardu. Ametsek norberarentzat dakartzaten mezuak eta ikasketak interpretatzen ditu. Bere esaten, ametsek geure eguneroko arazoi soluzioak bilatzeko balio dute: "Mezu horiek interpretatzen ikasteak
egunerokotasuna hobeto eta errazago ulertzeko aukera ematen digu. Gure jarreren zergatia ulertzen laguntzen dute".

Hik Hasi

Bizitzako lehen uneetako masajeak nola lagun diezaioke haurrari ondoezak prebenitzen?

Bizitzako lehen uneetako masajeak nola lagun diezaioke haurrari ondoezak prebenitzen?

Munduko leku eta kultura askotan landu izan da masajea, interakzio gisa, haurraren gorputza aktibatzeko tresna gisa. Haur-masajea aspaldidanik praktikatu izan dela ohartu dira mendebaldar asko, egin dituzten bidaietan; adibidez, Nigerian, haurrei 
egunean bitan masajea ematen zaie beren bizitzako lehenengo urtean, eta alabek beren amengandik jasotzen dute antzinako ohitura hori.