EKOLAPIKO eta ESKOLA jardunaldiak

2013-05-23

Ekainaren 1ean, larunbatean goizean,  "Ekolapiko eta eskola jangela arduratsuak nekazaritza ekologikoaren eskutik" jardunaldiak egingo dira Donostian. Ekimena, Ekolapiko proiektuaren sustatzaileek antolatu dute, eta 
Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean egingo da.

 
 
EKOLAPIKO eta ESKOLA jardunaldiak

Jardunaldien helburua, eskola-jangeletako elikadura ezagutzea eta bere inguruan eztabaidatzea da, eta landa garapenean eta  nekazaritza ekologikoan oinarritutako ekimen desberdinak ezagutzea. Irakaskuntza-komunitateari, eskoletako arduradunei, administrazio publikoetako teknikariei, eta eskola-adineko umeen tutoreei zuzenduak daude, azken finean, nekazaritza ekologikoan oinarrituz eskola jangeletako elikadura hobetzeko kezkak dituen edonori.

Parte-hartzea doakoa den arren, izen-ematea beharrezkoa da 943761447 telefonoan edo www.ekolapiko.net web orriaren bidez.

Doako haurtzaindegi zerbitzua egongo da.