2013ko Autismoari buruzko Munduko Biltzarra Donostian

2013-05-01

IMFAR biltzarra (International Meeting for Autism Research) hasi da Kursaalen eta mundu osoko zientzialariak elkartu ditu. Europara datorren bigarren aldia izango da –2008an izan zen lehen aldiz, Londresen– eta espektro autistaren asalduren ikerketari buruzko informazioa trukatzeko aukera eskaintzea du helburu.

 

 
 
2013ko Autismoari buruzko Munduko Biltzarra Donostian

Ekitaldi garrantzitsu honen sustatzaile Joaquín Fuentes medikua da.

San Diegon ez ezik, aurreko biltzarrak Ipar Amerikako beste hiri batzuetan ere izan dira, besteak beste, Orlandon, Bostonen, Chicagon, Montrealen eta Vancouverren. Lehenengo IMFAR biltzarra 2001eko azaroan izan zen, eta espektro autistaren asaldura ikertzen duten mundu osoko profesionalek horren inguruko ikerketa zientifikoa trukatu ahal izan zuten, oso azkar eguneratzen baita.  Autismoaren inguruko Ikerketarako Nazioarteko Bilkura (IMFAR) urtero, udaberrian, egiten den foro zientifiko bat da, eta bere helburua azken aurkikuntza zientifikoak eta ikerkuntzakoak trukatzea eta zabaltzea da, espektro autista zer den, zergatik agertzen den eta nola trata daitekeen ulertzeko bidean aurrera egin ahal izateko.