"Ongizatearen haurtzaroa" jardunaldia

2013-03-19

Martxoaren 23an, "Nafarroako 0-3 urteko Hezkuntza Zikloaren Plataforma"k antolatuta, 0-3 urte bitarteko haurren heziketaren gaineko hausnarketa jardunaldia egingo da Berriozarko auditoriumean, goizeko 10:00etatik 13:30era.

Parte hartuko dute: Montse Doiz, Txusma Azkona, Cristina Goñi, Alfredo Hoyuelos, Aitor Burguete eta Ana Gerendiain.

 
 
"Ongizatearen haurtzaroa" jardunaldia

0-3 urteko hezkuntzaren inguruko hausnarketa jardunaldi honetan, eskolaratze baldintzen gainean elkarrizketan eta eztabaidan arituko dira: ratioak, arkitektura, kalitatea, familien partaidetza, profesionalen rola, zerbitzuen aniztasuna... Eta garapenerako begirunetsuen diren proposamenak aldarrikatuko dituzte.

Sarrera prezioa, 3 eurokoa izango da, gastuak estaltzeko asmotan.