Ikastolak diru publikoarekin lagundu ahal izateko lege koadro berri bat aztertzeko bilkurak hasi dituzte

Bilkurak eta mobilizazioak egiten ari dira Baionako Suprefetak Hendaiako Herriko Etxeak ikastola laguntzea mehatxupean jarri ostean.

Seaskako lehendakari Paxkal Indo eta Colette Capdevielle diputatu sozialistak bilkura egin dute Falloux legea nola egokitu edota ikastolen diruztatze publikoa ahalbidetuko duen lege berri bat nola osatu aztertzeko. Legea egokitu ezean, eta 1850eko Falloux Legea aplikatuz, Hendaiako Herriko Etxeak ezingo luke hango ikastola lagundu Suprefetak mehatxu egin zuenez, eta Seaskako beste hamaika ikastolaren etorkizuna ere zalantzan egon liteke.

 

Milaka lagun elkartu dira Hendaian, Seaskaren alde

Ipar Euskal Herriko ikastolei diru publikoa emateko debekuaren aurka milaka lagun atera ziren kalera joan den larunbatean, Hendaian. Baionako suprefetak, 'Falloux legea' aitzakia hartuta, herriko ikastolari laguntzeko Hendaiako udalari ezarritako debekua salatu zuten, eta neurri horrek Hendaiakoa ez ezik Seaskako ikastola guztiak arriskuan jartzen dituela ohartarazi .

Seaskako ordezkariak eta Frantxua Maitia Euskal Erakunde Publikoko presidentea Baionako suprefetarekin bilduko dira gaur.

 

Arantza Goiburu hik hasi-ko lankidea hil da

Arantza Goiburu hik hasi-ko lankidea hil da

hik hasi-ren hastapenetatik proiektuaren zutabe nagusietako bat izan da Arantza Goiburu. Urtarrilaren 31n hil zen, gaixotasun baten ondorioz.

Hik Hasi

Rosa VIDIELLA I BADELL: Haur eskolak familiaren osagarri izan behar du, ez ordezko

Rosa VIDIELLA I BADELL: Haur eskolak familiaren osagarri  izan behar du, ez ordezko

Haur eskolak haurren etxeak izan daitezen lan egiten du Rosa Vidiella i Badell hezitzaile eta pedagogoak, ­Katalunian. Haurraren behaketatik ­abiatzen du bere lana, Pikler-Loczy institutuaren oinarriekin bat eginez. Haurrari erabateko askatasuna eta ­segurtasuna emango dioten espazioak antolatzen eta diseinatzen laguntzen du, hori ­baita, bere aburuz, hezitzailearen ­egitekoa: haurrak laguntzea eta­ ­inguruneak hornitzea, aspertu ez ­daitezen, garatu daitezen, bilatu eta probak egin ditzaten. Haur eskolako espazioek, halaber, hezitzaileen ­premiak ase behar dituztela dio, eta familiei ere leku egin behar dietela.

Hazi Hezi

Juan Kruz IGERABIDE: Munduarekiko harreman emozionalaren irakurketa eskaintzen dio ipuinak haurrari

Juan Kruz IGERABIDE: Munduarekiko harreman emozionalaren irakurketa eskaintzen dio ipuinak haurrari

Ahozko tradizioaren eta haur literaturaren ikerketa alorretan aditua izateaz gain, bere sorkuntza lanetara haurren sentsibilitatea eta gaitasunak eramaten maisua da juan kruz igerabide idazle, poeta eta irakaslea.

Helduok egunsenti, margolan edo musika konposizio eder baten aurrean senti dezakegun emozio estetikoa bezain sakona da haurrak, txikitatik, ipuin, poema edota kantuarekin bizi duen esperientzia emozionala, Juan Kruz Igerabidek  (Aduna, Gipuzkoa, 1956) dioenez. Hortaz, haurrei “emozionalki sakonak” diren sorkuntzak eskaini behar zaizkiela uste du, haien gozamena eta gustua landu, eta sorkuntzari formaren mugarik jarri gabe. 

 

 

Aukera berriak euskal eskolarentzat

Aukera berriak euskal eskolarentzat

Urtarrilaren 31n goizeko 10:00etan Bilboko EHUren Abandoibarrako paraninfoan jardunaldia egingo dute ikastolek "Aukera berriak euskal eskolarentzat" izenburupean.