JAKINGARRIAK aldizkariak bere webgune propioa sortu egin du

2013-01-21

HUHEZIk sortua, Jakingarriak webgunearen helburua, modu sistematikoan, euskarazko dokumentu gaurkotuak eta berritzaileak eskaintzea da, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako erronkei  laguntzeko, eta, bi etapa horietan kokatzen diren ikasle zein profesionalen zalantzei erantzuteko. Baita ere, aldizkaria daraman taldearen eta hartzaileen arteko harremana dinamikoagoa, interaktiboagoa, horizontalagoa eta aberatsagoa izan dadin.

 
 
JAKINGARRIAK aldizkariak bere webgune propioa sortu egin du

Gaur egun kide hauek osatzen dute Jakingarriak aldizkariaren zuzendaritza, Elena Lopez de Arana zuzendariarekin batera: Oihana Elorza, Iñigo Arteatx, Idurre Alonso eta Miriam Txintxurreta.

Zuzendaritza taldeak Maite Goñi irakaslearen laguntza eta aholkularitza jaso du webgunea egiteko. Egin, berriz, MUK enpresak egin du webgunea, eta horretarako oinarritu da Wordpress plataforman. HUHEZIk Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren diru laguntza izan du webgunea egiteko.

Aldizkariaren sortzea

1985ean sortu zen Jakingarriak, Nerea Alzolak eta Mariam Bilbatuak atera zutenean, fotokopiaz, aldizkariaren lehen alea. Urteetan, EAEko ikastetxe guztietan banatu izan da, eta Nafarroako nahiz Iparraldeko ikastoletan. 1.200 ale guztira. Hezkuntzako profesional askok idatzi dute aldizkarian, bertan ateratako 71 zenbakietan.