XII. HIK HASI Udako Topaketak

XII. HIK HASI Udako Topaketak

2011ko Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak uztailaren 4an, 5ean eta 6an egingo dira goizeko 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era Donostian.

Ikastaroak goizez egingo dira; arratsaldeetan, berriz, saio libreak. Aurtengo nobedade nagusia, antolatu dugun HEZKUNTZA FOROA izango da goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin.

Topaketetan matrikulatzeko epea: maiatzaren 1 - 31ra.

Hik Hasi

159. hik hasi aldizkaria

159. hik hasi aldizkaria

GAIA: Kataluniako hezkuntza eraberritzailera bidaia

ELKARRIZKETA: Xamar

ESPERIENTZIAK: Ikastetxetik herriaren ezagutza transmititzen 

GALDEIDAZUE: Zer da garrantzitsua irakasleak ongi prestatzeko? Fred A. J. Korthagen

NORA JOANGO GARA? Miarritzeko Itsas Museoa

ATZEKO ATETIK: Maite Idirin. Abeslaria

 

Abaltzisketak Larrauli pasatu dio Eskola Txikien festaren lekukoa

Abaltzisketak Larrauli pasatu dio Eskola Txikien festaren lekukoa

Eskola Txikien festa egin da Abaltzisketan. Egunean zehar, erakusketak, jolasak, lekukoaren aldaketa ekitaldia, bazkaria, Pirritx eta Porrotx pailazoak, malabarismoa, gurdien gaineko bidaiak eta abar egin dira herrian barrena giro eder-ederrean. Datorren urteko jaia Larraulen egingo da, Abaltzisketak Larrauli pasatu baitzion festaren lekukoa.

 

Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?

Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak?

Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak? FOROA izan da aurtengo Hik Hasi Udako Topaketen berrikuntza nagusia.

Oinarrizko taldea osatu da. Dena den, aukera ona delakoan, garrantzia berezia eman diogu Foroari. Horregatik, bertan parte hartuko duten guztiei harpidedunen prezioak aplikatzea erabaki dugu. Hau da, harpidedun direnei 30 euro eta harpidedun ez direnei 65 euro. Jakin, 4an eta 5ean goiz eta arratsaldez izango dela, eta, 6an goizetik soilik.

 

Sortzen-Ikasbatuaz-ek ikastetxe euskaltzaleak zoriondu ditu

Sortzen-Ikasbatuaz-ek ikastetxe euskaltzaleak zoriondu ditu

“Zorionak hezkuntza marko hirueledunaren aurrean, euskararen alde jokatu duzuen ikasle, langile eta gurasoei” horrela hasi da Sortzen-Ikasbatuazek bere agerraldia.

Asko izan dira marko hirueleduna proiektuan parte ez hartzea erabaki duten Euskal Herriko ikastetxeek. Eta horiek guztiak zoriondu nahi ditugu, euskararen alde agertu duten irmotasun eta duintasunarengatik. 

 

Euskal Eskola Publikoaren 20. jaia arrakastatsua izan da

Euskal Eskola Publikoaren 20. jaia arrakastatsua izan da

Ekainaren 5ean, Bilboko erdigunean, 20. Euskal Eskola Publikoaren Jaia egin da. Arriaga plaza, Areatzako kaia, Areatzako pasealekua, Erripako kaia eta Naja guneak erabili dira. Ikuskizun ugari eta jendetsuak egon dira egunean zehar.

EAEko Hezkunza Saileko arduradunak bertaratu direla-eta, Santutxuko Karmelo ikastolako hainbat guraso, ikasle eta irakasle ezarri nahi zaien fusioaren aurka agertu dira. Hainbat sindikatuk beren kexua agertu dute, eta, horrez gain, politikoen adierazpenak egon dira hirueleko ereduaren aurka.