XVIII. Jardunaldi Pedagogikoak

XVIII. Jardunaldi Pedagogikoak

"Elkarrekin eraiki, elkarri irakatsi, elkarrekin ikasi" izenburupean, martxoaren 15, 16 eta 17an Gasteizko Europa Jauregian egindo dira Ikastolen Elkarteak antolatutako XVIII. Jardunaldi Pedagogikoak.

Informazio gehiago: http://www.ikastola.net/web/default.php 

 

Haurreskolak lanuztera deitu dute

Haurreskolak lanuztera deitu dute

EILAS eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute hil honen 22rako, Haurreskolak partzuergoaren barneko haur eskoletan. Deialdiarekin bat egin du ELA sindikatuak. Partzuergoak 1.550 langile ditu eta 6.000 haur daude bere haur eskoletan. Eskaeren artean hauek daude:

- Soldata ez murriztea.

- Ordezkapenak betetzea.

- Lan karga ez handitzea.

- Izaera asistentziala indartzea baino, pedagogikoa sustatzea.

- Doakotasunerako bidea babestea, guraso askok gorriak pasatzen ari baitira kuotak ordaindu ahal izateko.

- 2009ko lan hitzarmena aplikatzen ari zaie eta hobekuntzak egitea nahi dute.

- Izaera pedagogikoa sozializatzea (ez baitituzte pardelak aldatzen, bazkariak eta loa soilik zaintzen; mugimendu askea, ongizate afektibo-emozionala eta abar ere lantzen baitituzte).

 

 

Nafarroan berriro ukatu dute D eredua eremu erdaldunean

Nafarroan berriro ukatu dute D eredua eremu erdaldunean

Sortzen Ikasbatuaz taldeko kideek eta guraso talde batek ezezko biribila jaso zuten Alberto Catalanekin (UPN) egindako bileran. Sortzenekoak bulegoan geratu ziren konponbide eske, baina bota egin zituzten.

Nafarroako eremu mistoko eta eremu erdalduneko haurrek, eskola punliko batean euskaraz ikasi ahal izateko, egunero kilometro asko egin behar dituzte. Garraioa, gainera, gurasoek ordaindu behar izaten dute. Kontseilariaren esdanetan, legea ez bada aldatzen ezin da ezer egin.

 

EAEn, Hezkuntza eleaniztuna sustatuko du Jaurlaritzak

EAEn, Hezkuntza eleaniztuna sustatuko du Jaurlaritzak

Donostiako Miramar jaruregian Hezkuntza Marko Hirueledunaren bigarren jardunaldia egin zen martxoaren 2an. Bertan, proiektuan ari diren 40 ikastetxeetako ordezkariak eta beste hainbat aditu eta interesatu izan ziren. Isabel Zelaak, Hezkuntzako Sailburuak, hala esan zuen: "Gizarte elebiduna nahi dugu, baina ingelesera zabaltzen dena, hura baita ezagutzaren, zientziaren eta nazioartearen hizkuntza".

 

Hezkuntza Sareko I. Mintegia

Hezkuntza Sareko I. Mintegia

Martxoaren 11n, ostirala, arratsaldeko 17:00etan, Donostiako EHUko FIHEZI fakultatean bilera izango da. Bertan, Bilgune Feministaren eta hezkuntza sektorearen ibilbidea aurkeztuko da. Hezkuntzako Sarearen garrantzia, helburua eta erabilera aztertuko dira.

Hezkuntzako Sare Feminista osatzera doa. Horrela, bada, ikasle, irakasle, hezitzaile, ama... guztiak gonbidatuta daude.

 

Euskararen ofizialtasuna Mendigorrian

Euskararen ofizialtasuna Mendigorrian

Apirilaren 10ean, "Euskara ofiziala Mendigorrian, Artaxoan eta Euskal Herri osoan" izenburupean jaia antolatu du Sortzen ikasbatuaz elkarteak.