Euskara biziago ikastetxeetan, hizkuntza-normalizaziorako proiektuen bidez

Euskara biziago ikastetxeetan, hizkuntza-normalizaziorako proiektuen bidez

Abenduaren 17an Donostiako Miramar jauregian Euskararen KONTSEILUAK antolatutako jardunaldia egin zen. Kontseiluko Paul Bilbao Sarria idazkari nagusia, Elhuyar Aholkularitza, 5 ikastetxe (Altsasuko institutua, Zamudioko herri-ikastetxea, Orioko Zaragueta herri-ikastetxea, Beasaingo Andramendi ikastola eta Tolosako Hirukide ikastetxea) eta Neus Sanmartí Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea aritu ziren. Jardunaldiak erantzun ona jaso zuen, eta oso interesgarria izan zen. 

Hik Hasi

153. hik hasi aldizkaria

153. hik hasi aldizkaria

GAIA: Irrien lagunak kluba. Oinarrizko proiektu hezitzailea

ELKARRIZKETA: Jonan Fernandez

ESPERIENTZIAK: Joko heuristikoa 3 urteko gela batean. Idoia Carricas

EKARPENAK: Baztango testigantzak jasotzen, Lekarozko 4. DBHko kasleen eskutik

GALDEIDAZUE: Ez dut zigortu nahi. Zigorren alternatibak? Nerea Mendizabal

NORA JOANGO GARA? Burdin Harana. Europa osora zabaldutako burdina

ATZEKO ATETIK: Ramon Agirre. Aktorea 

 

 

Presoek Euskal Herriko unibertsitateetan ikasteko duten eskubidearen alde

Presoek Euskal Herriko unibertsitateetan ikasteko duten eskubidearen alde

Demokraziaren oinarrizko betebeharrak direnak eskatu zituzten hainbat ikaslek, langilek eta irakaslek. Egin dezagun urratsa ekimenarekin bat egin dute eta urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute.

Dagoeneko norbanakoen eta eragileen 3.500dik gora atxikimendu jaso ditu ekimenak, eta babesak biltzen jarraitzen du www.egindezagunurratsa.info webgunearen bidez. 

Hik Hasi

"Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako" liburuaren ipuinak irakurtzen

"Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako" liburuaren ipuinak irakurtzen

Hik Hasik argitaratua, hausnarketa sustatzeko 133 ipuin eta 133 marrazkiz osatutako Joseba Sarrionandiaren liburuaren 2. edizioa egon da salgai DURANGOn.

Ander LIPUS, Miren GAZTAÑAGA, Ainara GURRUTXAGA eta Urko REDONDO aktoreek hainbat ipuin irakurri zituzten, jendearen gozamenerako.

 

Ikasle gehiago eta irakasle gutxiago

Ikasle gehiago eta irakasle gutxiago

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 2.121 ikasle gehiago omen daude aurten, eta, aldiz, 262 irakasle kendu omen ditu Zelaaren Sailak, ELA, LAB eta EILAS sindikatuen arabera.

 

ORIO IRUTEN hezkuntza jardunaldiak

ORIO IRUTEN hezkuntza jardunaldiak

Azaroaren 15, 16, 18, 23 eta 25ean hezkuntza jardunaldiak egingo dira Orion. Hezkuntzaren gaineko ikuspegi berriak aurkezteko aukera egongo da.

Antolatzaileen esanetan, “Hezkuntza hizpide, hausnarketak, zalantzak partekatzeko asmotan, bakoitzaren errealitatean oinarriturik abiatu nahi ditugu jardunaldi hauek, betiko topikoak garaitu eta hezkuntzaren gainean ikuspegi berri eta fresko bat osatzeko asmoz. Oriotik hasita, gaurtik hasita, iruten hasiko baikara herri honek eta herritarrok independentziaren bidean behar beharrezkoa dugun Hezkuntza Sistema Nazionala”.