600 kidetik gora hartu dute parte "Haur txikien mugimenduaren behaketa" jardunaldietan

600 kidetik gora hartu dute parte "Haur txikien mugimenduaren behaketa" jardunaldietan

Hik Hasik antolatutako jardunaldietan, azaroaren 5ean 317 kidek parte hartu zuten Durangon, eta, azaroaren 6an 329k Donostian.

Myrtha Chocler argentindarra eta Elena Herran Euskal Herritarra aritu ziren bi jardunaldietan hainbat ekarpen egiten. Hezitzaileek aurkeztutako kezkak aztertzen aritu ziren eta azalpen oso argigarriak egin zituzten.

 

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia

“Hezkuntzan aniztasun afektibo-sexuala” jardunaldia

Azaroaren 13an, larunbata, “Hezkuntzan Aniztasun Afektibo-Sexuala. Identitate sexuala. Transexualitatea” jardunaldia egingo da Donostiako Berritzegunean .

Hiru bloketan sailkatuko da jardunaldia:

1. Oinarrizko teoria (erreferentzia-hitzak, sexuari buruzko aldagaiak, sexuazioaren logika).

2. Sexologia ebolutiboa (nerabezaroa eta bere papera hezkuntza afektibo-sexualean).

3. Proposamen metodologikoak (gelan eta taldean, aholkularitza).

Hizlaria: Silberio Sáez Sesma. Amaltea sexologia eta psikoterapia institutuko psikologo-sexologoa.

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Prezioa: 10 euro

Informazio gehiago: hdh@gehitu.org edo 943 468 516

 

Nafarroako eremu erdalduneko ikastolak, larri

Nafarroako eremu erdalduneko ikastolak, larri

Nafarroako eremu erdalduneko ikastolak oso egoera zaila bizitzen ari dira. Duela lau urte Viana, Lodosa, Tutera eta Irunberriko ikatolak legeztatuak izan baziren ere, behar diren dirulaguntzak ez zaizkie iristen eta oso egoera larrian aurkitzen dira.

Nafarroako eremu erdaldunean, ikastetxe publikoek ezin dute euskaraz ikasteko eskaintza egin. Hutsune hori betetzen ari dira ikastolak aspaldi. Eta Nafar Gobernuaren politikak eragiten du ikastola horiek egoera ekonomiko hestuan izatea. Horrela, ba, badirudi Nafarroa bertako hizkuntzan irakastea zigortuta dagoela.

 

Hik Hasi

152. hik hasi aldizkaria

152. hik hasi aldizkaria

GAIA: "Euskal girotze barnetegiak". 25 urteko ibilbide emankorra

ELKARRIZKETA: Ana Eizagirre Sagardia. EHUko irakaslea

ESPERIENTZIA: "Zuloak, ohetxoak eta etxetxoak". Elena Herran

GALDEIDAZUE: Hezkuntza munduko pertsona guztien eskubidea dela onartua dago. Zer egiten ari da hori lortzeko? Marta Encinas-Martin

NORA JOANGO GARA?: Itsas Eskola. Lekeitioko “Trinkete Etxea” aterpetxean

ATZEKO ATETIK: Joseba Barandiaran. Ekonomilaria

Hik Hasi

Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino

Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino

2009ko Hik Hasi Udako Topaketetan hezitzaileak eta interesa zuen oro jantzi nahian, Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino ikastaroa eskaini zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko MIKER taldeak.
Ikastaroan jorratutako arloek duten interesgarritasunaz eta erabilgarritasunaz jabeturik, Hik Hasik ikastaroan eskainitakoa bertan izan ziren partehartzaileez gainera, gaian jakin-mina eta beharra duen edonori aurkeztu eta eskaini nahi dio lan honen bidez.

Hik Hasi

151. hik hasi aldizkaria

151. hik hasi aldizkaria

GAIA: "Ordizia, hiri hezitzailea" esperientzia

ELKARRIZKETA: Jaione Apalategi. NUPeko irakaslea.

ESPERIENTZIA: Eskola agenda: kulturaren eta hizkuntzaren transmisio eta komunikaziorako bitartekoa.

EKARPENA: "Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako". Joseba Sarrionandia

GALDEIDAZUE: Zer emoziok sustatzen dute, eta nola, pertsonaren garapen egokia? Juana Mari Maganto.

NORA JOANGO GARA?: "Untzi Museoa". Donostiatik mundura, itsasoaren barrena.

ATZEKO ATETIK: Paul Bilbao. Kontseiluko idazkari nagusia.