Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino

2010-10-20
2009ko Hik Hasi Udako Topaketetan hezitzaileak eta interesa zuen oro jantzi nahian, Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino ikastaroa eskaini zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultateko MIKER taldeak.
Ikastaroan jorratutako arloek duten interesgarritasunaz eta erabilgarritasunaz jabeturik, Hik Hasik ikastaroan eskainitakoa bertan izan ziren partehartzaileez gainera, gaian jakin-mina eta beharra duen edonori aurkeztu eta eskaini nahi dio lan honen bidez.
 
 
Ahozko hizkuntza lantzen: Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino
Ikastaro hartan, besteak beste, hizkuntzaren ahozko trebetasuna lantzeko irakasleen prestakuntzaz, ahozkoa irakasgarri bihurtzeko moduez, ikasgelako ahozko elkarrekintzaz, ahozkotasuna eta hizkuntzen programazio bateratuaz eta horiek guztiak programatzeko eta ebaluatzeko irizpideez aritu ziren. 25. liburu monografiko honetan hura guztia jasotzen da eta edukia hauxe duzue:
- Irakasleen prestakuntza. Matilde Sainz Osinaga
- Hausnartzen duten irakasleak prestatzen. Zazpi galdera Olga Esteveri
- Nola bihurtu ahozkoa irakasgarri? Generoetan oinarritutako proposamen baterantz. Arantza Ozaeta eta Eneritz Garro
- Enuntziatu matematikoa: hizkuntza zailtasunak eta esku hartze baten adibidea. Eneritz Garro eta Karmele Perez Lizarralde 
- Irakaslearen berbaldia ikaslearen ikaskuntzen eraikuntzan: hizkuntzaren eta ikasgaiaren uztartzea. Itziar Plazaola 
- Ahozko elkarrekintza ikasgelan. Diego Egizabal Ollokiegi
- Ahozkotasuna: irakasleen prestakuntza Kurtzebarri eskolan. Kurtzebarri Eskolako Irakasleak
- Ahozkoa elkarrekintzetan: Gainzuri eskolaren esperientzia. Elisa Lasa, Marijose Berastegi, Marixabel Antia eta Lourdes Rodriguez
- Jendaurreko ahozko aurkezpenen lanketa Irakasle Ikasketetako ikasleekin. Karmele Perez eta Eneritz Garro
- Ahozko gogoetatsua eta hizkuntzen programazio bateratua. Esperientzia bat unibertsitatean. Arantza Ozaeta, Begoña Pedrosa, Asier Irizar eta Beñat Doxandabaratz
- Praktika gogoetatsuaren adibide bat. Nola eraiki ikasleen ahozko hizkuntzaren ikaskuntza programatzeko eta ebaluatzeko irizpideak? 
Matilde Sainz Osinaga