Gorputza eta Psikomotrizitatea

Gorputza eta Psikomotrizitatea

Bergarako Psikomotrizitate Eskolak antolatuta (Gipuzkoako UNED), X. Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak egin ziren azaroaren 4an, 5en eta 6an Gasteizko Europa Jauregian.

 

"Ahoa bete hots" Jardunaldiak

"Ahoa bete hots" Jardunaldiak

Azaroaren 2an, 3an eta 4an Ahoa bete hots jardunaldiak izango dira, bigarren urtez, Mintzola ahozko fabrikaren Villabonako egoitzan. Jardunaldiak Mintzolak berak antolatu ditu, lau elkarteren laguntzaz: Euskal Herriko Bertsolazale Elkartea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen Elkartea.

Informazioa: 

Hik Hasi

Bizi eta ikasi haur txikiekin

Haur Eskola baten hezkuntza proiektua hasteko edo familian aritzeko haur ikuskera zehatza izan behar dela uste dugu: haurrak konpetentziak ditu, erabakitzeko gaitasuna du, iniziatibaduna da, afektibitate-harremanak gauzatzeko gai da, ezagutza eraikitzen du, baita identitatea eta kultura ere. Malaguzzi-k zioen eran, Haur Eskola haurtzaro instituzioa da, giza-forum gisa ulertua.

Familiekin harreman hestua egon behar du, familia bera baita aniztasunaren iturri handiena, eta, horrek, norbanako erlazioa eta komunikazioa eskatzen du, ahozko harremana ziurtatu behar da eta ahal izanez gero idatzizkoa ere bai, parte-hartzearen eta gestio demokratikoaren alde apostua eginez. Hau da, familiekin egiten den harremanen aberastasuna helduek eta haurrek bizi behar dute.

Talde-lana etengabeko prestakuntzaren oinarri gisa planteatu behar da. Hezitzaile, sukaldari, garbitzaile pertsonalgoz osatutako taldea, egunerokotasuna ezbaian jartzeko gai dena, behatzailea, eztabaida sortzailea, hausnartzailea eta egitasmo berriak planteatzeko gai dena. Komunitatearekin eta hainbat talderekin elkarlana egiteko gai dena, sare sozialak sortzen… Haurtzaroaren kultura eraikitzen.

Beharrezkoa da haur talde bakoitzarekin harreman zuzena izatea, eguneroko lanean hezitzaileen bikotean oinarrituta. Talde bakoitzean bi pertsona arduradun izateak harremanak, afektu erreferenteak, begiradak, zalantzak eta erlazioak errazten ditu.

Behaketa eta dokumentazioa eskolaren proiektua garatzeko tresna dira, hausnartzeko, eguneroko jarduna baloratzeko:

-       Eskolaren sarrerak eta irteerak.

-       Elikadura.

-       Atsedena.

-       Garbiketa pertsonala.

-       Jardun askea.

-       Autonomia.

Espazioen eta materialen antolaketa zaindu egin behar da:

-       Eskola egiten duten pertsona guztietan pentsatu behar da, bizitzeko, erlazionatzeko eta abarrerako behar ezberdinak baitituzte.

-       Ez da komeni barruko espazioa soilik planteatzea, kanpokoa ere kontuan hartu: jolastokia lorategian bihurtu eta naturarekiko harremana erraztu.

-       Naturalak diren materialak lehenestu: ehundurak, egiturak eta abarrek haurrari eraikitzen eta sortzen errazten baitiote.

Haur Eskola herrien eta hirien kultura eraikitzen duen komunitate gisa ulertzen dugu, jendea barneratzen laguntzen duena, bizikidetza eta pertsonen arteko elkarrizketa, haurtzaroaren ongizatea hobetuko duen jendartea posible egiteko. 

Hik Hasi

Kalitate eredu proposamena 0-3 eskoletarako

Azken urteetan, kalitatea kontzeptua bizitzako alderdi guztietan (“bizi-kalitatea”, “kalitateko zerbitzuak”, “kalitatea bezeroari”…), eta horrenbestez, hezkuntza-esparruan ere, gehien erabiltzen den kontzeptuetako bat da.

Bitxia badirudi ere, zenbait espaziok (batzuetan, antagonikoak direnak) kalitatea dute buru, aurretik behar bezala zer den zehaztu gabe, gaizki-ulertu eta nahaste ugari sortuz.

Jardunaldietan aurkeztuko denokumentuaren bidez, Haur Eskolak hobetzeko bidea argiago zehaztu nahi dugu, egiatan kalitateko eta bikaintasuneko eskola bat lortzeko.

Kalitateko eskola bat izango litzateke bikaintasunaren oinarrizko zortzi kontzeptuetan antolaketa kudeatzeko modu bikaina (EFQM irizpidearen ‒Europako kalitate-eredua‒ arabera): emaitzetara bideratzea; bezeroarengana bideratzea; buruzagitza eta koherentzia; prozesuen eta ekintzen bidez kudeatzea; pertsonen garapena eta inplikazioa; etengabeko ikaskuntza-prozesua; berrikuntza eta hobekuntza: loturak garatzea; eta organizazioarekin gizarte-erantzukizuna.

Gure haur eskolen kasuan, eta nahiz eta ratioei, langileen lan- eta ekonomia-baldintzei, eskoletako espazioaren baldintzei, zikloaren zatikatzeari eta abarri buruzko zailtasunak dauden, dokumentu hau gida bat da, ziurtatzeko gure ikastetxeak jada kalitatekoak direla edo aipatzen dugun hobekuntzaren bidean daudela.

Txusma Azkona

Hik Hasi

Hainbat berba haurren ongizateaz eskolan

Haurra zer den, bere garapenerako zer behar duen eta horien guztien gainean emaileek eta mundu mailan eginiko ikerketek zer dioten azalduko da.

Iparra atxikimenduaren teoria izanik, berebiziko garrantzia emango zaio haurrak eraikitzen dituen lotura afektiboei.

Ostean, haurra zer den galdera erantzuteko hainbat proposamen egingo dira, batez ere gelako testuinguruan kokatuak: harremanak, espazio eta denboraren antolakuntza, taldekatzeak, ratioak eta abar.

Familiarekiko harremana ere funtsezkoa izango da, komunitatea ahaztu gabe. 

Hik Hasi

161. hik hasi aldizkaria

161. hik hasi aldizkaria

GAIA: Estoniako Hezkuntza Sistema

ELKARRIZKETA: Irene Balaguer eta David Altimir

ESPERIENTZIAK: Antzerki soziala Arantzazun

EKARPENAK: Eskolako gatazkak bitartekarien bidez konpontzen

GALDEIDAZUE: Nola neurtzen da irakaskuntzaren eta ikasketaren kalitatea? Federico Malpica

NORA JOANGO GARA? Barandiaran Museoa. Ataun

ATZEKO ATETIK: Reyes Ilintxeta. Kazetaria