“Euskal Eskola Publiko Berria”ren aldeko jaia

“Euskal Eskola Publiko Berria”ren aldeko jaia

Maiatzaren 23an, "SASI GUZTIEN GAINETIK, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIA" lelopean, Iruñako Donibane auzoan dagoen Trinitasiosen (Bihurdana insitutuaren ondoan), Sortzen-Ikasbatuazek urteroko jaia ospatuko du. Aurtengoan, lekuz aldatu behar izan dute udaletxearen trabak handiak izan baitira. Baina hurrengo urtean, betiko lekura bueltatzeko ahalegina egingo dute. Horregatik, lekua txikia geratzea dute helburu, “Iruñako Udalak, euskara eta hezkuntza sistema propio baten aldeko aldarria Iruñako bihotzetik aldentzearen helburuan atzera egin dezan”. 

 

 

Milaka lagun euskararen alde Iruñean

Milaka lagun euskararen alde Iruñean

Herritarrek euskaraz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten Iruñeko kaleetan. Euskarak Nafarroan dituen oztopoen gainetik, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko nahia agertu zuten, aldi berean.

Kontseiluak antolatutako manifestaldiak erantzuna ezinhobea jaso zuen. Poza eta alaitasuna adierazten ziren parte hartu zutenen aurpegietan, halako erantzun handia eta anitza ikustean.

 

 

EUSKAL UNIBERTSOA maiatzaren 8an Hernanin

EUSKAL UNIBERTSOA maiatzaren 8an Hernanin

Urtero legez, iritsi da Euskal Unibertsitatea aldarrikatzeko eguna, Euskal Unibertsoa. Maiatzaren 8an, larunbata, egingo da Hernanin.

Egitarau zabala antolatu da. Horien artean azpimarratzeko, ikasle euskaldun eleaniztunak nola sortu galderari erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Euskal Herriko eta Nazioarteko adituak hartuko dute parte:

 1. Nola sortu euskaldun eleaniztunak? Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari Nagusiak Kontseiluaren proposamena aurkeztuko du.

 2. Hizkuntzaren trataera Catalunyako Hezkuntzan. Pere Mayans Generalitateko Hezkuntza Saileko hizkuntza arduraduna eskutik.

 

 

Sasi guztien gainetik JAIA AIAn

Sasi guztien gainetik JAIA AIAn

SORTZEN-IKASBATUAZ elkarteak AIAn ospatuko du festa datorren maiatzaren 2an. "Euskal Eskola Publiko Berria bizi nahi dugu, euskara eta euskal kulturatik abiatuta mundu oso bati zabaltzen zaion eskola, partehartzailea, integratzailea, hezkidetzan eta berdintasunean oinarrituta", hala dio SORTZEN-IKASBATUAZek kaleratu duen oharrak.

 

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Maiatzaren 15ean manifestazioa egingo da Iruñean.

Nafarroan euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea.

 

Milaka lagun euskararen alde Artaxoan

Milaka lagun euskararen alde Artaxoan

Euskara ofiziala Artaxoan, Mendigorrian eta Euskal Herri osoan! Zonifikaziorik ez! lelopean, milaka lagun elkartu ziren igandean Artaxoan (Nafarroa). Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea eskatu zuten hainbat lagunek. Eskualdeko gurasoak izan ziren nagusiki parte hartu zutenak ekitaldietan, beren seme-alabek euskaraz ikasteko aukera izan dezaten eskatu zuten, jai giroan.