Hezkuntza Proiektuaren aldeko manifestazioa Hernanin

Hezkuntza Proiektuaren aldeko manifestazioa Hernanin

“2-16 urte bitartean gure seme-alabak Langile Ikastolan nahi ditugu” lemapean manifestazio handia egin zen igandean Hernanin. Administrazioak herriko hiru ikastola publikoetako DBHak ikastetxe bakar batean jarri nahi dituela-eta, Langile ikastolak deituta egin zen manifestazioa.

Atxikituta, Langile ikastolako ordezkariak amaieran irakurri zuen idatzia dago.

 

Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain Nafarroako eremu mistora

Atzo Nafarroako Parlamentuak erabaki zuenez, Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain Nafarroako eremu mistora pasatzeko aukera izando dute. Orain, lau herrietako udalbatzek erabaki behar dute eremuz aldatu edo ez. Aldatzeko, udal bakoitzean beharrezkoa da gehiengo absolutua lortzea bozketan.

 

 

Larraul, Zubieta eta Itziarko eskoletako ordezkariak Legebiltzarraren aurrean

Larraul, Zubieta eta Itziarko eskoletako ordezkariak Legebiltzarraren aurrean

Eskola Txikien gaia landu duen legez besteko proposamena dela eta, eskola hauetako ikasleak eta familiak bildu dira gaur Eusko Legebiltzarraren aurrean.

Eskola hauek mantentzea eskatzen dute familia hauek, euren borondatea errspetatzea eta irakaskuntzak bere ingurunearekin izan behar duen lotura. Gipuzkoako Eskola Txikien presidenteak, Izaskun Carrerak, familien eskaera errepikatu du “gure eskolak eta euren kalitatea babesteko, hezkuntzaren aniztasuna eta herrien bizitza bermatzeko modu egokiena bait dira”.

 

Lau ikasle berritik hiruk D ereduan EAEn

Lau ikasle berritik hiruk D ereduan EAEn

Bi urteko ikasleen guraso gehien-gehienek euskararen aldeko hautua egin dute aurten ere Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz baino bi urteko 660 ikasle gehiago eskolatuko dira aurten, 18.240 guztira. Horietatik, 13.589 haurrek D ereduan ikasiko dute. B ereduan 4.135 eta A ereduan 732. Iturria: Eusko Jaurlaritza.

 

Hik Hasi

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA. Etorkinen alaba-semeak eskolan

KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA. Etorkinen alaba-semeak eskolan

Otsailaren 27an (larunbata) DONOSTIAN (Ekintza ikastolan)

Martxoaren 6an (larunbata) DURANGON

Saio bera izango da bi tokietan. Kopuru mugatua bi saioetan

 

9:00etatik 14:00etara

Saioaren egitasmoa kultura arteko hezkuntzaren gaineko oinarrizko eduki batzuk (bai kontzeptualak eta baita jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere) lantzea da. Halaber, parte hartzaileen hausnarketa eta autokontzientzia bultzatu nahi du ikasle etorkinen eskolatzearen gainean. 

 

Martxoaren 13an mobilizazioa Bilbon

Martxoaren 13an mobilizazioa Bilbon

Inposaketarik Ez! Euskal Herriak Bere Hezkuntza

goiburupean, mobilizaziora deitu du martxoaren 13rako Bilbon EHBE Euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenak. Hala adostu zuten urtarrilaren 14an ekimena osatzen duten irakaslek, hezitzailek, ikaslek eta gurasoek, Donostian egindako batzarrean.

EHBEren ustez, Espainiako eta Frantziako gobernuak beren hezkuntza sistema "inposatzen" ari dira. "Gainera, euskal hezkuntzaren aurkako eraso bizian ari dira azkenaldian. Alarma gorria piztuta dago".