KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA. Etorkinen alaba-semeak eskolan

2010-02-16

Otsailaren 27an (larunbata) DONOSTIAN (Ekintza ikastolan)

Martxoaren 6an (larunbata) DURANGON

Saio bera izango da bi tokietan. Kopuru mugatua bi saioetan

 

9:00etatik 14:00etara

Saioaren egitasmoa kultura arteko hezkuntzaren gaineko oinarrizko eduki batzuk (bai kontzeptualak eta baita jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere) lantzea da. Halaber, parte hartzaileen hausnarketa eta autokontzientzia bultzatu nahi du ikasle etorkinen eskolatzearen gainean. 

 
 
KULTURA ARTEKO HEZKUNTZA. Etorkinen alaba-semeak eskolan

HELBURUAK (KONPETENTZIAK)

Parte hartzaileak:

• Kultura artekotasunarekin lotuta dauden oinarrizko zenbait kontzeptu ezagutu eta aplikatuko ditu.

• Kultur aniztasunari eta hezkuntzari buruz ikertzaileek egindako zenbait ekarpen ezagutuko ditu eta modu kritikoan baloratuko ditu.

• Beste kultura batzuetako pertsonekiko dauzkan jarrerei buruz hausnartuko du, hezkuntzako profesional gisa, batez ere.

 

EDUKIAK

1. Errealitate kultura anitza eta haren hainbat ondorio:

• Autoktonoen hainbat kezka eta beldur

• Zer aldatu da eskolan  inmigrazio berriarekin?

• Immigrazioa eta eskola inklusiboa

2. Kultura artekotasunerako hezkuntza:

• Zer da “kultura arteko hezkuntza”?

• Zer da “kultura”? Nola landu gelan?

• Kultura eta parekotasun eza

• Akulturazio prozesua eta akulturazio estresa. Gizarte berrian moldatzea

• Autoktonoen jarrerak etorkinekiko

• Estereotipoak

• Identitatearen eraikitzea

 

METODOLOGIA

Saioa metodologia aktiboan oinarrituko da. Bertan, gidariak aurkeztuko dituen edukiak eta ikasleek irakurriko dituzten materialak landu eta debatituko dira, eta partehartzaileen ideiak, kezkak eta ezagutzak elkartrukatzeko gunea izango da. Hainbat kasuren azterketa egingo da.

 

* Amelia BARQUIN (Donostian). HUHEZI,  Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

* Monika MADINABEITIA (Durangon). HUHEZI,  Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

PREZIOA:

Matrikula: 40 euro

Harpideak: 20 euro

Langabetuak: 20 euro

Harpide langabetuak: 10 euro