Kaixo, HIK HASIko lagunok!

Kaixo, HIK HASIko lagunok!

Ikasturtea amaitzen ari den heinean, hezkuntza JAIAK antolatzen dira nonahi. Hemen, maiatzari dagozkionak bidaltzen dizkizugu. ONGI IBILI!

- Maiatzaren 2an, "Sasi guztien gainetik" lelopean jaia antolatu du Sortzen-Ikasbatuazek AIAn.

- Maiatzaren 2an, "Euskaraz Bizi Eguna" lemapean 30. urteurrena ospatzeko eguna antolatu du EHEk ETXARRI ARANAZen.

- Maiatzaren 9an, "Euskara mihian irria begian" lelopean jHERRI URRATS eguna antolatu dute Iparraldeko ikastolek SENPEREn. 

- Maiatzaren 23an, "Euskal Eskola Publiko Berria" lemapean jaia antolatu du Sortzen-Ikasbatuazek IRUÑEAn.

Hik Hasi

147. hik hasi aldizkaria

147. hik hasi aldizkaria

GAIA: Adimen emozionala. Beste hizkuntza bat

ELKARRIZKETA: Antonio Rodriguez de las Heras

EKARPENA: Elikadura

ESPERIENTZIA: Elikagaiak lan proiektua: Oiartzungo haur eskola

EKARPENA: Palestina: hezkuntzaren garrantzia

GALDEIDAZUE: Gizonak, emakumeak eta gorputz heziketa. Joseba Etxebeste

NORA JOANGO GARA?: Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

ATZEKO ATETIK: Sara Cozar 

 

Euskara eta gaztelania parekatuta

Euskara eta gaztelania parekatuta

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak euskara eta gaztelania parekatzen dituen Oinarrizko Hezkuntzako curriculum dekretu berria onartu zuen joan den apirilaren amaieran. Halaber, Gobernua Kontseiluak Euskal Herria terminoaren erabilera "kontzeptu kultural eta linguistikora" mugatu du. 

 

Inposaketarik ez! Aldarrikatuz

Inposaketarik ez! Aldarrikatuz

Jai giroan, "Euskal hezkuntza sistema propioa" aldarrikatu zuten milaka lagunek Bilboko kaleetan.

Euskal Herria eskola liburuetatik ezabatzea, belaunaldi berrien erdalduntzea eta beste hainbat eraso salatu zituzten EHBEko kideek. Horren aurrean, Bilboko Arriaga plazan, "Eraso gero eta larriagoei" aurre egiteko deia zabaldu zuten. EHBEko ordezkariek "Hitzetatik ekintzetara" pasatzeko garaia dela esan zuten eta "Mugarri bat jarri dugu bidean, beste bat gehiago Hezkuntza Sistema nazionalaren bidean" esanez amaitu zuten.

 

Nafar Gobernua "ZENTSURA"tzaile

Nafarroa Euskal Herrian sartzen dutela argudiatuta, zortzi ikasliburu diruz ez laguntzea erabaki du Nafarroako Gobernuak.

"Zentsura"tuen artean, liburuok daude: Elkar argitaletxearen Txanela eta Gizarte zientziak, Ereinen Ingurunea, Giltzaren Gure ingurunea eta Gizarte Zientziak, Ibaizabalen Inguruaren ezaguera eta Ikasmina SM argitaletxearen Ingurumenaren ezaguera. Lehen Hezkuntzan Inguruaren ezagutzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Historia eta Geografian erabiltzen dira ikasliburu "zentsura"tuak.

Hik Hasi

XI. Udako Topaketak. Uztailaren 1ean eta 2an

XI. Udako Topaketak. Uztailaren 1ean eta 2an

Prestatzen hasiak gara 2010eko Udako Topaketak.

Aurtengoak, uztailaren 1ean (osteguna) eta 2an (ostirala) izango dira, goiz eta arratsaldez. Hurrengo asterako utziz gero, San Fermin festekin bat egingo lituzkete eta nafarrek parte hartzeko aukera gutxiago izango lukete. Horregatik, 3 goizetan egin beharrean, 2 egunetan, goiz eta arratsaldez egitea hobestu dugu. Hala ere, ikastaroen ordu kopurua mantendu egingo da (15 ordu).

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era