Euskara eta gaztelania parekatuta

2010-03-31

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak euskara eta gaztelania parekatzen dituen Oinarrizko Hezkuntzako curriculum dekretu berria onartu zuen joan den apirilaren amaieran. Halaber, Gobernua Kontseiluak Euskal Herria terminoaren erabilera "kontzeptu kultural eta linguistikora" mugatu du. 

 
 
Euskara eta gaztelania parekatuta

Hurrengo ikasturtetik aurrera Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako helburuak, edukiak eta ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak zehazten ditu curriculumak. Dekretu berriak aurreko legegintzaldian Tontxu Camposek (EA) gidatutako Hezkuntza Sailak onetsitakoa bertan behera uzten du, eta hala, euskara ez da irakas hizkuntza nagusia izango. 

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuaren hitzetan euskarak eta gaztelaniak "arau hierarkia berdina" izango dute, hau da, parekatuta egongo dira. Gaineratu duenez, hizkuntza ofizialak arautzeko modu hori "indarrean dauden legeekin" bat dator.