Hik Hasi

Idazketaren didaktika urtez urte monografikoa argitaratu dugu

Idazketaren didaktika urtez urte monografikoa argitaratu dugu

Hik Hasik 24. monografikoa kaleratu du: Idazketaren didaktika urtez urte. Irune Ibarrak egindako lana da, eta ildo tradizionala eta ildo konstruktibista uztartuz, idazketaren didaktikarako proposamena egiten du liburuak.

 

Axularren itxieraren kontra daude gurasoak

Axularren itxieraren kontra daude gurasoak

Iruñeko Txantrea auzoko Axular eskolako gurasoak haserre agertu dura, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak eskolaren eraikina “egoera txarrean” dagoela esan eta ikastetxea ixteko agindua eman ondoren. Ikasturte hau amaitu arte eta datorren ikasturterako Buztintxuri auzora bidali dituzte ikasleak.

 

Greba mugagabea egin dezakete jangeletako langileek

Atzo eskola jangeletako langileen % 90ek egin zuen greba sindikatuek emandako datuen arabera eta Eusko Jaurlaritzarekin eta patronalarekin akordiorik lortu ezean, ez dute baztertzen urritik aurrera greba mugagabea egitea.

 

Eguzkiari begiratuko dio Galdakaok igandean

Eguzkiari begiratuko dio Galdakaok igandean

Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, etzi, maiatzaren 31an, izango da Galdakaon Gerizpetik eguzki begire lelopean. Eguraldiak, gainera, horretarako aukera emango duela dirudi; Galdakaora hurbilduko diren euskaltzaleek eguzkia lagun izango dutela baitio pronostikoak.

Hik Hasi

Selektibitatea eta baxoa aztergai

Selektibitatea eta baxoa aztergai

Euskal Herriak Bere Eskolak antolatuta, Selektibitatea eta Baxoa frogen gaineko azterketa pedagogiko eta politikoa egingo da datorren ekainaren 11n, Bilbon. Ikuspegi politikotik, herri gisa Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean eman daitezkeen urratsetan dituzten ondorioak aztertuko dituzte, bereziki Euskal Curriculumaren aplikazioan zentratuz. Ikuspegi pedagogikotik, berriz, ebaluazio sistema bera izango da azterketaren oinarria. Ikuspegi kritikotik ebaluazio sistema horren gaineko hausnarketa abiatzea da EHBEren nahia, aurrera begira ireki daitezkeen aukerak aztertzeko. Partehartzaileen artean izango dira: Aiora Filarmendi, Euskal Herriak Bere Eskola-ko kidea (dinamizatzailea); Aitziber Plazaola, Ikasle Abertzaleak-eko kidea; STEE-EILAS sindikatuko ordezkari bat; LAB sindikatuko ordezkari bat eta irakasle bat. La Bolsa eraikinean izango da mahai-ingurua, 18:00etan.

 

Jantokietan greba egingo dute gaur

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako azpikontratatutako eskola jantokietako langileek greba egingo dute gaur eta datorren ekainaren 2an eta 4an. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek egin dute grebarako deialdia.