Selektibitatea eta baxoa aztergai

2009-05-27

Euskal Herriak Bere Eskolak antolatuta, Selektibitatea eta Baxoa frogen gaineko azterketa pedagogiko eta politikoa egingo da datorren ekainaren 11n, Bilbon. Ikuspegi politikotik, herri gisa Hezkuntza Sistema Nazionalaren bidean eman daitezkeen urratsetan dituzten ondorioak aztertuko dituzte, bereziki Euskal Curriculumaren aplikazioan zentratuz. Ikuspegi pedagogikotik, berriz, ebaluazio sistema bera izango da azterketaren oinarria. Ikuspegi kritikotik ebaluazio sistema horren gaineko hausnarketa abiatzea da EHBEren nahia, aurrera begira ireki daitezkeen aukerak aztertzeko. Partehartzaileen artean izango dira: Aiora Filarmendi, Euskal Herriak Bere Eskola-ko kidea (dinamizatzailea); Aitziber Plazaola, Ikasle Abertzaleak-eko kidea; STEE-EILAS sindikatuko ordezkari bat; LAB sindikatuko ordezkari bat eta irakasle bat. La Bolsa eraikinean izango da mahai-ingurua, 18:00etan.

 
 
Selektibitatea eta baxoa aztergai