Kubarekin elkartasuna

Udan izandako urakanek sortutako kalteei aurre egiteko laguntza behar du Kubak, eta Hik Hasik, urtarrilean hara goazenez, bertara eramateko eskola materiala bilduko du. Zehazki, Enrique Barona Goi mailako Institutu Pedagogikora (irakasle eskola) eramateko materiala bilduko dugu: arkatzak, boligrafoak, errotulagailuak, koadernoak (100), disketeak, CDak eta pen-drive-ak. Kubarrekin zuen elkartasuna adierazi nahi baduzue, eskertuko genizueke materiala gure bulegora ekartzea edo bidaltzea. Mila esker!

 

Hik Hasi

69 abesti jolasteko. CD berria kalean!

69 abesti jolasteko. CD berria kalean!

69 abesti jolasteko izeneko CD-a kaleratu du Hik Hasik. Abestiak, jolasen arabera sailkatu dira, eta CDarekin batera doan liburuxkan, abesti bakoitzaren hitzak, nola jolasten den azaltzen duen testua eta argazkiak agertzen dira lagungarri gisa, baina zalantzarik izanez gero, Jolasen altxorra eta Zatoz jolastera! DVDetan ere ikus daiteke nola jolastu. Bilduma honekin, haurrek zein helduek euskaraz abestuz jolasteko 69 aukera berri izango dituzte aurrerantzean.

 

Seaskarekin lortutako hitzarmena baliorik gabe utzi du Akademia Ikuskaritzak

Euskararen Erakunde Publikoak 2009ko xedeak eta aurrekontuak aurkeztu ditu eta horien artean, ez da agertzen Seaskaren eta Frantziako Hezkuntza Ministerioaren arteko hitzarmenik. Urtarrilean hasi ziren bilerak eta ekainean akordioa lortu zuten bi aldeek baina Paueko Akademia Ikuskaritzak abenduan jakinarazi duenez, adostutako akordioa ez du aintzat hartzen.

 

Hizkuntza ereduen lege proiektua gelditzeko eskatu dute ikasleek

Hizkuntza ereduen lege proiektua gelditzeko eskatu dute ikasleek

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatu duen hizkuntza ereduen lege proiektuaren aurkako mobilizazio eguna izan zen asteazkenean. “Iruzurarren legeari ez!” lelopean ehunka ikasle atera ziren kalera haien ustez hizkuntza ereduen erreformak dituen hutsuneak salatzeko.

Hik Hasi

URTE BERRI ON DENOI!

Amaitzear da 2008. urtea eta hauxe izango da aurten jasoko duzuen azken buletina. Urtarrilean itzuliko gara albiste eta kontu gehiagorekin. Bitartean, ondo-ondo pasa oporrak eta URTE BERRI ON!

 

Darcosek erreforma atzeratu du

Darcosek erreforma atzeratu du

Xavier Darcosek, Frantziako Hezkuntza ministroak, gaur goizean iragarri duenez, hezkuntza erreforma atzeratu egingo dute, eta beraz, ez da datorren ikasturtean indarrean sartuko. Ikasleen protestak ikusita hartu du erabakia Darcosek. Dena den, horrek ez du esan nahi erreforma bertan behera geratuko denik, atzeratu dutela baizik.