TOLOSALDEKO Lanbide Heziketako institutua, Tolosa: Etxebizitza baten elektrifikazioa

1996-05-01
Ondorengo esperientzia Tolosaldeko LH Institutuko ikasleek egindako proiektua da. Lan honek hedapen handiagoa badu ere, orrialde hauetan aipagarriena aurkeztu nahi izan dizuegu.
 
 
PROIEKTUA



1. MEMORIA

1.1 Baldintza Orokorrak:

a/ Eskaera:

Gipuzkoako Arralde herrian, "Villa Arrano"ko ugazaba den Peio Sugazti jaunak, etxe honetako instalazio elektrikoaren proiektua instaladoreei agindu die. Hau horrela izanik, aginpidearen baimenarekin eta gaur egungo legeriari jarraituz, proiektua idazteari ekiten zaio.

Tolosa,1996ko apirilak 12.



b/ Proiektuan erabilitako araudia:

Etxebitza honi dagokion instalazio elektrikoa tentsio bajuko araudiari jarraituz (RSBT) egin da.

c/ Lokalaren egoera:

Etxebitza hau bi solairuz osaturik dago. Etxebizitzak osora 220m ditu, 110m solairu bakoitzak.

Lehenengo solairuan: Sukaldea, jangela, egongela, komuna, pasilua eta garajea daude.

Bigarren solairuan: 3 logela, komuna, pasilua eta terraza daude.

Gelak banatzen dituen hormak 10 zmko lodiera du. Kalea eta gelak banatzen dituenak ostera 20zm. Pasiluetatik gela guztietara jo daiteke.

Hormak adreiluz eraikiak daude. Hodiak pasatzeko hauek dituzten zuloetaz baliatuko gara. Etxebizitzaren neurriak, haltzarien kokapena eta gainerako xehetasunak, planoetan zehaztasun handiagoz ikus daitezke.

d/ Instalazioaren helburua:

- Gela bakoitzean eta etxebizitzako txoko guztietan behar den adina argi edukitzea. Argitzapen egoki bat lortzea etxebizitza guztian.

- Etxeko aparailu guztien erabilpenerako beharrezko diren tomak leku egokian ipintzea.

- Sukaldea, garbigailu eta termoaren funtzionamendurako behar diren lineak banatu eta aukeratzea.

- Ahal den tentsio erorketarik txikiena lortzea argitzapenaren eta makina elektriko ezberdinen funtzionamendu ona lortzea.

- Instalazio elektrikoaren, nahiz erabiliko duten pertsonen segurtasuna lortzea.

- Behar guztiei erantzunez, instalazioa ahal bezain ekonomikoa gertatzea.

-

INSTALAZIOAREN DESKRIBAPENA:



a/ RSBT. (tentsio bajuko elektrifikazio araudia) jarraituz sailkapena:

Etxebizitzak 220m ditu. Gogora dezagun neurri hauekin eletrifikazio maila altua dagokiola.

Ugazabaren nahia, etxebizitzan sukalde elektrikoa, garbigailua, termoa, estraktorea eta hozgailua ipintzea da. Beraz, gutxienez 25 Atako toma bat eta 16 Atako hiru toma behar ditu. RSBT arabera, baldintza hauek bete nahi dituen etxebizitzak, gutxienez, elektrifikazio maila altua izan behar du.

Beraz, datu hauek kontutan harturik, etxebizitza elektrifikazio maila altuan sailkatuko dugu.

Aukeraketa hau egiteko orduan ez dago sailkapen zehatzik, baina gutxienez erakutsitako datuak kontutan eduki behar dira.



b/ Tentsio eta potentziaren kontratoaren aukeraketa:

Tentsio kontratoa edo, berdina dena, energia elektriko banatzaileak ipinitako PKE (Potentzia Kontrolerako Etengailua ) aukeratzeko, potentzi haundiko elektrogailuen kontsumoa batu ohi da, potentzia txikiko makina elektrikoak kontutan hartu gabe.

Gure kasuan, sukalde elektrikoa izango litzateke kontsumo gehien duen aparailua, 3.500W. Sukaldearen ondoan, honako hauek lirateke potentzia gehien kontsumitzen duten makinak:

Labea. 2.000w

Garbigailua 2.000w

Termoa 1.000w

Hozgailua 200 w

Kontutan hartzeko beste datu bat, elektrifikazio maila altua da. Elektrifikazio maila altua duten instalazioen potentzi kontratoak 5500w-tik 8000w-ra dute bere muga.

Datu hauek guztiak kontutan harturik ere aukeraketa egiteko ez dagoenez matematika zehatzik ez dagoenez, 6.000w-ko potentzia kontratua aukeratuko da.



c/ Linearen deskribapena:

Elektrifikazio maila altuari lau linea dagozkio. Beraz, CGDtik (Banaketa Kuadro Orokorra) irtengo diren lineak hauek dira:

C____L___ argiteria

____TC___erabilpen ezberdinetako tomak

G___L/T__ garbigailua/ termoa-16A

D___CO___kozina elektrikoa-25 A



L edo argitzapenerako linea edo zirkuito., Lanpara guztiak elikatzeko erabiliko da.

TC edo tomak. Zirkuito jakin batetako adieraziak ez dauden aparagailu elektriko guztiak konektatzeko erabiliko dira. 10 Ako intentsite maximoa pasako da bertatik.

Linea bakoitza, fase neutro eta lurrerako eroale batez osaturik egongo da.



d/ Babes aparatuak:

Etxebitzako instalazio elektrikoak, pertsonak nahiz etxebizitza bera babesteko helburuarekin babes aparagailu multzo baten montaia egitea beharrezkoa du.

Bana eta koadro orokorraren barruan babeserako aparagailu hauek joango dira:

PIAk edo Etengailu automatiko txikiak: Instalazio gainkarga eta zirkuito laburretatik babesteko instalatuko dira.

Linea bakoitzeko PIA bat ipiniko da. Beraz, etxebizitza honek 4 PIA izango ditu. PIA bakoitzaren intentsitate nominala zirkuito edo lineatik pasatzen den intentsitatearen berdintsua izango da, baina beti ere eroaleak jasan dezakeen intentsitatea baino txikiagoa. Hemen aukeratutako PIAk hauek izango dira:

-Argitzapena______________10Ako PIA

-Erabilpen ezberdinetako linea_20Ako PIA

-Garbigailua / Termoa______ 20Ako PIA

-Sukalde elektrikoa_________ 25Ako PIA

PIAk gainintentsitate baten aurrean, zirkuitoa deskonektatzeko azkartasuna izan behar du. "Ukurba"ko PIAk aukeratu dira eskaintzen duten segurtasunagatik, etxebizitzetan gehien erabiltzen direnak baitira.

ID edo Etengailu Diferentzial Automatikoa (Unipolarra):

Bere zeregina korronte ihes bat gertatuezkero, PIAk alimentatzen dituzten zirkuituak deskonektatzea izango da. Korronte ihes batek pertsonei kalteak sor baitiezaizkioke eta sute arriskuak sor ditzazke.

IDren aukeraketa egiterakoan, instalazio elektrikoak IGA (Etengailu Automatiko Orokorra) daramanean honen intentsitate nominal berdina daukana ipintzen da. Beraz, instalazioak IGA eramango duenez, IDren intentsitate nominala 25 Akoa izango da.

Etxebizitzetarako sentsibilitate handiko ID aukeratzen da beti. Sentsibilitate ihesak detektatzeko eta hauen aurka erantzuteko duen gaitasuna esan nahi du. Kasu honetan 30mA duena instalatuko dugu.

I.G.A. edo Etengailu Automatiko Orokorra (Bipolarra): PIA-k bezela gainkarga eta zirkuito laburretatik babesteko erabiliko dira, baina kasu honetan linea guztiak babestuko ditu. 25Ako intentsitate nominala duen IGA jarriko da.

Aipaturiko babes aparailu hauek guztiak banaketa koadro orokorraren barruan joango dira.

Aparailu hauetaz gain, babes hobeago baterako seguritate bezala entxufeekin batera urtugarriak ipintzeko aukera egongo da.



e/ Eroaleak eta hodiak:

Erabiliko diren eroaleak kobrezkoak izango dira, isolatuak eta malguak.

Maila altuko etxebizitza honetan, barneko lau zirkuito-linea ditugu. Linea bakoitzarentzat erabiliko diren eroaleen sekzioak hauek dira.

Argitzapena_____________1.5 mm.

TC___________________ 2.5mm.

Sukalde elektrikoa _________6 mm.

Eroleak bereizteko kolore kode hau erabiliko da:

Neutroa_________Urdina.

Fasea___________ Beltza edo marroia.

Lurrerako eroalea____Orlegi-ori kolore bikoitza.



Eroaleen arteko konexioak egiteko erregletaz baliatuko gara. Hauek konexio kaxaren barruan joango direlarik.





f/ Instalatu beharreko materiala.

- Sukaldea: Etengailu unipolarra.

10Ako bi toma.

16Ako bi toma.

25Ako toma bat.

Lanpara fluoreszentea.

konexio kaxa.

- Jangela: Bi etengailu konmutatu.

10Ako bi toma.

Bonbila batez osaturik argi puntua.

konexio kaxa.

-Beheko-pasilua: Bi etengailu konmutatu.

10 Ako toma bat.

Bonbila banaz osaturiko bi argi puntua.

Banaketa kuadro orokorra.

Potentzia kontrolerako etengailua.

-Garajea : Bi etengailu konmutatu.

10A-ko bi toma.

Bonbil banaz osaturiko bi argi puntu.a

Konexio kaxa.

-Egongela: Etengailu unipolarra.

10Ako bi toma.

Bonbila batentzako argi puntua.

Konexio kaxa.

-Komuna: Etengailu unipolarra:

10Ako bi toma.

Bonbila batentzako argi puntua.

Konexio kaxa.

-Goiko-pasilua: Hiru etengailu konmutatu.

Hiru bonbilez osaturiko argi puntua.

10Ako toma bat.

Konexio kaxa.

-Logela 1: Bi etengailu konmutatu.

10 Ako bi toma.

Bonbila batentzako argi puntua.

konexio kaxa.

-Logela 2: Bi etengailu konmutatu.

10 Ako bi toma

Bonbila batentzako argi puntua.

Konexio kaxa.

-komuna 2: Etengailu unipolarra.

10 Ako bi toma.

Bonbila batentzako argi puntua.

Konexio kaxa

-Logela 3: Bi etengailu konmutatu.

10 Ako bi toma.

Bi bonbilentzako argi puntua.

Konexio kaxa.

-Terraza: Bi etengailu konmutatu.

10 Ako toma bat.

Bi bonbilentzako argi puntua.

Konexio kaxa.



2.-KALKULOAK



2.1.-Banaketa koadro orokorreko elementuak (CGD)

Nahiz eta memoriari dagokion puntuan aztertu, banaketa koadro orokorraren barruan sartzen diren apagailuak, atal honetan gogoratzen dira.

-220V...25 A..30m Ako etengailu diferentziala (ID).

-220V...25 Ako etengailu automatiko orokorra (IGA).

-220V...10 Ako (PIA) etengailu automatiko txikiak.

-220V...15 Ako (PIA) etengailu automatiko txikiak.

-220V...20 Ako (PIA) etengailu automatiko txikiak.

-220V...25 Ako (PIA) etengailu automatiko txikiak.



2.2.- Tentsio erorketa:

Segidan, linea bakoitzerako kalkulatzen diren tentsio erorketak ematen dira. 3,3 Vtik ez dela pasatzen ikusten da. Hau da onartzen duen tentsio erorketa maximoa.

ct=0.0172.2.l3.8x0.909+...+0.0172x2.4x0.909 =

2,5 2.5

=2.038<3.3V

Argitzapena:

ct=0.0172x2xl6.8x+10+0.0172x2x2.4x10=2.641<3.3v

2.5 2.5

Garbigailua eta termoa:

ct=0.0172x2x3.9x16+0.0172x2x2.9x16= 0.935<3.3V

4 4

Sukalde elektrikoa.

ct=0.0172x2x3.65x25= 0.523<3.3V

6

2.3.-Eroaleen luzera:

Sekzio ezberdinetako eroaleentzako behar den metro kopurua sailkatzen da:

1.5mm-ko eroalea: Linea bakoitza hiru eroalez osaturik dago, beraz, hiru eroaleei dagokien metro kopurua batuta emango da.

Guztira 1.5mmko eroalea: 316,0m

Guztira 2.5mmko eroalea: 26,.25m.

Guztira 4mmko eroalea: 19,2m

Guztira 6mmko eroalea: 10,95m.



2.4 Hodien luzera:

Guztira 13mmko diametroa duten hodien luzera:226,25m.

Guztira 16mmko diametroa duten hodien luzera:3,65m.



3.- AURREKONTUA



MATERIALA PREZIOA PREZIO BATURA



Fluoreszente bat 3.100 pezeta 3.100 pezeta

16 bonbila 200 " 9.072 pezeta

2 (l6A-ko) 432 " 864 pezeta

1 (25A-ko) 558 " 558 pezeta

21 etengailu/konmutadore 425 " 8.925 pezeta

Eroalea 1.5mm (361m) 31 pezeta/m 11.191 pezeta

2.5mm (269,25m) 34 " 9.154,5 pezeta

4mm (19,2m) 40 " 768 pezeta

6mm (10,95m) 45 " 492,75 pezeta

Tutuak. Diam 13 (226,25m) 23 " 5.203,75 pezeta

Diam 16 (3.65m) 27 " 98,55 pezeta

Etengailu diferentziala 7.690 pezeta 7.690 pezeta

4 Et. magnetotermiko txiki 1.054 " 4.216 pezeta

Et. automatiko orokorra 1.250 " 1.250 pezeta

ICP 2480 " 2480 pezeta

12 konexio kaxa 150 " 1.880 pezeta

60 Erregleta 130 pezeta/dozena 650 pezeta

Eskulana 80 ordu 2.000 pezeta/ orduko 160.000 pezeta

BEZ % 15 34.600 pezeta



GUZTIRA: 265.268PTA.